Jaurlaritzak ezin izango dizkie funtzionarioen "hizkuntza eskakizun berak" ezarri azpikontratutako enpresei
CCOO sindikatuaren helegite bati erantzunez, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako epai bat berretsi du Gorenak. Behin betikoa da erabakia.
Auzitegi Gorenak berretsi egin du azpikontratatutako enpresen hizkuntza-eskakizunen inguruan EAEko Auzitegi Nagusiak (EAEAN) emandako epaia; hortaz, Eusko Jaurlaritzak ezin izango dizkie eskatu funtzionarioen "hizkuntza-baldintza berak" azpikontratutako enpresetako langileei.
CCOO sindikatuak eraman zuen gaia auzitara eta berak eman du Gorenaren erabakiaren berri, ohar batean.
Bere ebazpenean, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Jaurlaritzak hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideei buruz 2023ko ekainean argitaratutako hiru agindu baliogabetu egin zituen.
Bertan behera utzitako lehenengo agindua zen azpikontratatutako enpresek administrazio publikoko "baldintza linguistikoak" bermatu egin behar dituztela.
Espainiako sindikatuaren iritzian, horren ondorioz, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen ez duten langileen "kaleratze-arriskua" handia litzateke.
Baliogabe utzitako beste bi aginduak sektore publikoko plantillari berari lotuta daude: batak dio lanpostuko C1 eta C2 hizkuntza-eskakizunak egiaztatuta dituzten langileek prestakuntza ikastaroak euskaraz jasoko dituztela, aukera baldin badago.
Beste irizpidearen arabera, berriz, beharginek euskara ezagutza egiaztatua badute euskarazko agiriak ez dira itzuliko gaztelaniara.
CCOO uste du euskara ikasteko "baliabideak eskasak" direla Euskal Administrazio Publikoan, eta gaineratu du enpresa pribatuetan "erabat pribatizatuta" eta "langileen gain" dagoela ikasketa prozesua.
Auzitegi Gorenak ez du onartu Jaurlaritzak aurkeztutako kasazio errekurtsoa tramitatzea, eta emandako epaia behin betikoa da. Gasteizko Gobernuak bihar egingo du balorazioa, astearteroko bileran.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera