Euskara
Patxi Goenaga hizkuntzalari eta euskaltzain emeritua hil da
Gramatika eta sintaxia ziren landu izan zituen arloak. EHUko irakaslea izan zen hainbat urtetan, eta baita Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea ere.
BAAI.EUS aurkeztu dute, euskarazko webguneak programazio ezagutzarik gabe sortzeko aplikazio berritzailea
Latxa euskal adimen artifizialean oinarritutako lehen aplikazio praktikoa da, eta bereziki erabilgarria izango da merkatari, profesional zein enpresa txikiek euren webguneak modu errazean euskaraz egiteko.
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Badira barru-barruraino iristen diren kantuak, eta Latzen taldearen “Laztana” horietako bat da. Talde oñatiarraren lehen diskoak 30 urte bete ditu, eta hori dela eta, estudiora itzuli dira, bere garaian hainbeste lagunen bihotzera iritsi zen kantuaren bertsio berri bat grabatzera.
"Lotuz lortu" lelopean, Argantzonek 2027ko ekainaren 13an hartuko du Araba Euskaraz
Argantzunen egingo dute 'Araba Euskaraz 2027', ekainaren 13an, "Trebiñu eta Araba euskararen bidez josten jarraitzeko". Urte osoan zehar egingo dira ekimenak, eta "ikastola sendotzea, euskararekiko konpromisoa zabaltzea eta Trebiñu eta Arabaren arteko loturak sendotzea" izango dituzte helburu.
Euskararen aldeko jaiak eta aldarrikapenak bat egin dute Nafarroa Oinezen
San Fermin eta Erentzun ikastolek eskertu egin dute herritarren erantzuna, eta Zizur Nagusian "giroa ezin hobea" izan dela nabarmendu.
Gazteek lekukoa hartu dute Argentinan euskal kulturari eusteko
Gaur egun, Argentinako gazteak dira euskal tradizioen bultzatzaile nagusiak, horiek baitira kultur balioak bizirik mantentzeko ardura euren gain hartuta lanean ari direnak.
EITBren "Artxipelagoa" soinu fikzio arrakastatsua komiki formatuan iritsi da AEBra
Fikziozko serie distopikoa da. 2103 urtea da eta itsasoaren maila 500 metrotik gora igo da. Euskal Artxipelagoak bere etorkizuna erabaki behar du mundu kaotiko batean, eta Jare gaztea ustekabean abentura baten protagonista bihurtuko da.
EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio EHUri eta unibertsitatera sartzeko probetan euskara kontuan hartzeko agindu du
Epaimahaiak bertan behera utzi ditu zenbait ikasleren Euskara azterketako nota kontuan ez hartzeko aukera ematen zuten kautelazko neurriak, eta azpimarratu du behin-behineko ebazpen horiek ezin dutela pribilegiorik sortu gainerako ikasleekiko.
Kilometroak bere sorterrira itzuli da 50. edizioan
Kilometroak jaiak 50. edizioa du aurtengoa. Euskal Herri mailan, ikastolen aldeko festa antolatzen lehen lurraldea izan zen Gipuzkoa. 1977an ospatu zen lehenbizikoz, Lazkaon eta Beasainen..
"Tribuaren Berbak" saioa bueltan da
Denboraldi honetan, 8 saio grabatuko dira, eta lehen atalaren gaia eta izenburua Madrilgo euskaltzaleak izango da. Estreinaldia, 22:15ean, ETB1en.
Euskal administrazioan euskarari buruzko dekretua baliogabetzen duen epaiaren aurkako helegitea aurkeztuko du Jaurlaritzak
Imanol Pradales lehendakariak euskararen normalizazioa defendatzen jarraituko duela ohartarazi du, "errespetuz baina konplexurik gabe".
Hainbat estatuk Espainiako Gobernuaren aurka egin dute euskararen ofizialtasuna EBren bidez lotzen saiatzeagatik
Espainiak euskararen, katalanaren eta galizieraren ofizialtasuna Bruselara eramaten duen zortzigarren aldia izan da gaurkoa, baina oraingoz "ez da emaitzarik" izango, Thomas Byrne Europako Gaietarako ministroak onartu duenez.
Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak euskararen lege berri bat aldarrikatu du
Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak agerraldia egin du Nafarroa Beherea eta Nafarroa Garaiaren arteko mugan dagoen Izpegi gainean, euskararen lege berria aldarrikatzeko. Helburu horrekin, abenduan antolatu eta mobilizatzeko deia egin diete euskaldunei eta euskaltzaleei.
ELAk lanbide arteko akordioa bilatuko du langileek lanorduetan euskara ikasi ahal dezaten
Sindikatuak "inplikazioa" eskatu die, batetik, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari, eta, bestetik, beste eragile eta patronalari, lanbide arteko akordioa lortzeko.
Albiste izango dira: Eusko Legebiltzarreko Politika Orokorreko Osoko Bilkura, lehen izarrak iritsi dira Zinemaldira eta euskararen erabilerari buruzko dekretua baliogabetu egin dute
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
EAEko Auzitegi Nagusiak sektore publikoan euskararen erabilera arautzeko Eusko Jaurlaritzaren dekretua baliogabe utzi ondoren, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak azaldu du epaia "sakon" aztertuko dutela, batetik, helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko, eta bestetik, prestatzen ari diren dekretu berriak "ahalik eta berme juridiko gehien" izan dezan.
EH Bilduk, ELAk eta LABek euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldi judiziala salatu dute
"Kontu formalak tarteko, gure hizkuntzaren arkitektura legala eraitsi nahi dute". Horregatik, PPren eta Voxen erasoei erantzuteko "ausardiaz, arduraz eta herri ikuspegiaz jokatu behar dugu", nabarmendu du koalizio abertzaleak. Bestalde, Voxek salatu du Eusko Jaurlaritza euskara inposatu nahian dabilela.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin du euskal administrazioan euskararen erabilera arautzen duen dekretua
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak memoria ekonomikoan dauden gabeziengatik baliogabetu du Voxek errekurritu zuen araua.
Eusko Jaurlaritzak euskara babes bereziko kultura ondasun immaterial izendatzeko prozesuari ekin dio
Ekimen horren bidez, euskarari "prestigio handiagoa eta aitortza juridiko eta administratibo sendoagoa" eman nahi dio.
Erramun Martikorenak "Atzar Gaiten" diskoa aurkeztu du Baigorrin
"Atzar gaiten" bere azken albumeko abestiak kantatzen entzun dugu igande honetan Erramun Martikorena Baigorrin Osasun arazoak dituen arren, 83 urterekin pozik agertzen da beti taula gainean. Ia mende erdiz, Euskal Herri osoan ibili da, baita Estatu Batuetan ere. Garai batean 35 kantaldi eskaini ohi zituen urtero, baina orain askoz gutxiago. Horregatik publikoak ez du huts egiten bere emanaldietan.