Pradales, Espainiako Gobernuari: "Gobernatzea ez da irautea soilik"
Lehendakariak egonkortasun politikoa eta lankidetza defendatu ditu Euskadik aurrera egiteko: uztaila baino lehen transferitzeke dauden eskumenak ixtea eskatu du, eta ohartarazi du ustezko ustelkeria kasuak ezin direla aitzakia izan gobernatzeari uzteko.
Imanol Pradales lehendakariak akordioaren kultura, egonkortasun instituzionala eta lankidetza publiko-pribatua aldarrikatu ditu Euskadiren garapenaren zutabe gisa, Donostian egindako Diario Vascoren foroan egindako hitzaldian. Gainera, Espainiako Gobernuari eskatu dio Gernikako Estatutua osorik betetzeko prozesua bizkortzeko eta uztailaren 31 baino lehen ixteko aldebiko agendan dauden gaiak.
Pradalesek nazioarteko testuingurua aztertu du: ezegonkortasun geopolitikoa, Ukrainako gerra, Gazako krisi humanitarioa, potentzien arteko lehia gero eta handiagoa eta adimen artifizialak, robotikak eta konputazio kuantikoak bultzatutako eraldaketa teknologikoaren ondorioak.
Testuinguru horretan, balio demokratikoak babesteko beharra defendatu du, eta giza duintasuna, askatasuna eta justizia soziala, besteak beste, zalantzan jartzen dituen "borroka kulturala" dabilela ohartarazi du. Era berean, polarizazio politikoari eta haserreari aurre egitea eskatu du.
Legegintzaldiaren balantzea
Bi urteko agintaldia eginda duenean, Pradalesek Eusko Jaurlaritzaren ekintzaren balantze positiboa egin du. Nabarmendu duenez, EAEko BPGa 100.000 milioi eurotik gorakoa izan da lehen aldiz, eta 31.000 pertsona baino gehiago daude lanean eta kotizatzen, duela bi urte baino gehiago.
Gainera, azpimarratu du ekonomiak hazten jarraitu duela eta arralak murrizten ari direla, eta hobekuntzak izan direla hainbat indizetan eta haur-pobreziaren arrisku-adierazleetan.
Euskal Finantzen Institutuak 400 milioi euro mobilizatu ditu, eta horri esker, inbertsio pribatuko 1.200 milioi baino gehiago erakarri dira automobilgintzan, industrian, ontzigintzan, teknologian eta lehen sektorean, besteak beste.
Zeharkako akordioen defentsa
Pradalesek azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzak hainbat alderdi politikorekin akordioak lortu ditu legegintzaldian zehar. Ertzaintzaren plantilla indartzeko eta Arartekoa izendatzeko PPrekin egindako itunak, Euskal Finantza Aliantza bultzatzeko EH Bildurekin egindako akordioak eta Osakidetzan egindako aldaketak aipatu ditu.
Halaber , gizarte-, ekonomia- eta hezkuntza-eragileekin lankidetzan aritzea defendatu du, osasuna, industria, segurtasuna eta eskola-segregazioa jorratzeko, besteak beste.
Etxebizitza, segurtasuna eta euskara, erronka nagusien artean
Lehendakariak adierazi du Euskadik gizarte aurreratuenen erronka handienetako batzuk dituela, besteak beste, etxebizitza, gazteen espektatibak, segurtasuna, biztanleriaren zahartzea, zaintzak, osasun mentala, ongizate emozionala eta eraldaketa ekonomiko eta industriala.
Erronka horiei euskararen aldeko bultzada gehitu behar zaie, eta erantzun berritzaileak eta partekatuak eskatu ditu. Ildo horretan, Jauzia Gara ekimena martxan jarri izana nabarmendu du.
Bere hitzaldian Gipuzkoa adibidetzat jarri du berrikuntza teknologikoan, mugikortasun iraunkorrean eta kohesio sozialean, besteak beste, MUBIL, Milia Kuantikoa, Parke Teknologikoa handitzea eta Gipuzkoako eta Euskal Herriko hainbat txoko elkarrekin lotuko dituzten trenbide lanak aipatu ditu.
"Egiaren unea da" autogobernurako
Hitzaldiaren azken zatian autogobernuaren garapena izan du ardatz. Pradalesek gogorarazi du 2026an zerga arloko transferentzia eta akordio berriak formalizatu direla, eta hurrengo helburua Euskadiren eta Espainiako Gobernuaren arteko aldebiko agendan zintzilik dauden gaiak uztailaren amaiera baino lehen ixtea dela.
Lehendakariak adierazi du aurtengoa erabakigarria izan behar dela Gernikako Estatutua betetzeko, bereziki Gizarte Segurantzaren kudeaketan, portuetan eta segurtasun publikoan.
Era berean, Estatuko giro politikoaz eta azken hilabeteetan gaurkotasun politikoa zipriztindu duten kasuez mintzatu da. Informazio horiek eragina izan badutela onartu duen arren, azpimarratu du ustelkeria salaketek ezin dutela balio ekintza politikoa geldiarazteko eta hartutako konpromisoak ez betetzeko aitzakia gisa.
"Gobernatzea ez da irautea soilik", adierazi du. Aurretik, Espainiako Gobernuari eskatu dio Eusko Jaurlaritzak negoziatzeko duen borondateari eusteko, egiteke dauden akordioak burutzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Lehendakaria agintaldiko politika orokorreko bigarren eztabaida prestatzen ibili da alderdikideekin
Bere agintaldiko politika orokorreko bigarren eztabaidari helduko dio bihar, osteguna, Imanol Pradalesek. Bertan, ekonomian jarriko du arreta, nazioarteko testuinguru korapilatsuaren eta inflazioaren igoeraren aurrean. Herritarrak kezkatzen dituzten beste arazo batzuk ere hartuko dituzte hizpide; hala nola etxebizitza, osasuna, hezkuntza, segurtasuna eta immigrazioa.
Espainiako Estatuaren egoera politikoa aztertu dute EH Bilduk eta ERCk Bilbon, aldebiko bilera batean
EH Bilduren ordezkaritzaren buru Arnaldo Otegi idazkari nagusia izan da, eta ERCrena, Oriol Junqueras presidentea. Koalizio abertzalea beste herrialdeetako alderdi subiranistekin eta Espainiako Estatuko ezker konfederalarekin egiten ari den aldebiko bilera-sortaren barruan kokatzen da gaurko hitzordua.
Melgosak migrazio-eskumenak eskatu ditu, kudeaketak bertan egiteko ahalmena izateko
Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak egiturazko plan bat eskatu dio Espainiako Gobernuari, "inprobisatzeari" utz diezaion. Era berean, gogorarazi du Euskadi solidarioa dela, baina migrazio-eskumenak transferitzea beharrezkoa dela.
Esteban, Anduezaren kritikei buruz: "Hauteskundeak hurbil daude, PSEk indartsu ikusten gaitu eta arrazoi dute"
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak adierazi du 2027ko hauteskundeen "aurrekanpaina giroa" aurreratu egin dela, eta "PSE horretan buru-belarri" ari dela.
Albiste izango dira: kontrolerako saioa Kongresuan, Chiviteren azalpenak Belateri buruz eta Zinemaldiko izarrak iristear
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Madrilgo Ramon y Cajal Ospitalean itxaron-zerrendak manipulatu dituztela salatu dute
'El País' egunkariak argitaratu duenez, ebakuntzen itxaron-zerrendan zeuden herritarren lehentasuna aldatzea agindu zuten ospitaleko bi arduradunek, zirujaurekin hitz egin gabe.
Puigdemonten amnistia eskariari ezezkoa eman dio berriz Llarena epaileak, eta Konstituzionalaren erabakiaren zain geratu da
Goreneko epailearen ustez, Europar Batasuneko Justizia Auzitegi Nagusiak eman zuen epaiak ez du aldatzen politikari katalana Amnistia Legetik kanpo uzteko Llarenak berak finkatutako lehenengo arrazoiaren oinarria.
Egian migratzaile bati egindako erasoa gaitzetsi du Insaustik eta "motibazio arrazista" dagoen ikertzen ari direla esan du
Jon Insausti Donostiako alkateak gaur azpimarratu duenez, larria da pasa den astean Egia auzoan migratzaile bati egin zioten erasoa, eta gorrotoak hirian lekurik ez duela berretsi du. Biktima gizarte zerbitzuen sistemaren baitan zegoen, eta gaueko zerbitzuen eta "Otorduak" programaren erabiltzailea da.
Aburtok akordioak defendatu ditu eta "politika onaren alde" egin du
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak elkarrizketan, akordioetan, zerbitzu publikoan eta bizikidetzan oinarritutako politika aldarrikatu du, Udalaren Egoerari buruzko azken osoko bilkuran.
Ubarretxenak azpimarratu du ez dela aldebiko batzordea elkartuko akordio garrantzitsurik lortu ezean
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan nabarmendu duenez, Jaurlaritzak "ez du amore emango", baina akordioak lortu ahal izateko "beste aldeak borondate politikoa erakutsi behar du".