Plus Ultra konpainiaren presidenteak eta kontseilari delegatuak dimisioa eman dute
Aste honetan onartu dute Auzitegi Nazionalean 530.000 euro ordaindu zituztela Zapateroren eta Zapateroren kidearen bitartekaritzaren truke; horren ostean hartu dute dimisioa aurkezteko erabakia.
Plus Ultra konpainiaren hegazkina, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press.
Plus Ultra konpainiaren presidente Julio Martinez Solak eta kontseilari delegatu Roberto Rosellik dimisioa eman dute ostiralean. Justizia biak ikertzen ari da, 2021eko martxoan burutu zen konpainiaren erreskatearekin lotuta.
Jose Luis Rodriguez Zapatero presidente ohia ere nahasi duen auzian eragimen-trafikoaren ustezko delitu batengatik ikertzen ari diren bi buru horiek aste honetan Auzitegi Nazionalean aitortu dutenez, Plus Ultrak Julio Martinez Martinezen —Zapateroren lagun mina— enpresa batekin kontratua sinatu zuen. Kontratu horretan aurreikusten zen enpresa horrek erreskatearen % 1 jasoko zuela, aire-konpainiarentzako mailegua lortzeagatik "laguntza" gisa.
530.000 euro Analisis Relevante, Voli Analitica eta IOT Domotic Europe enpresen bidez bideratu ziren.
Neurri desesperatua
Martinez Solak eta Rosellik aitortu dute "erabat kontziente" zirela Martinez Martinezek (Analisis Relevante enpresaren jabea) eta Zapaterok "egin beharreko gestioengatik kobratzeko asmoa zutela, eta hori beren gain hartu zutela konpainia salbatzeko, nahiz eta ez jakin zer barne-akordio izan zitzaketen".
Bi horiek azpimarratu dutenez, ez zuten SEPIk Plus Ultraren erreskatea ematea eragiteko edo errazteko egindako jarduera zehatzen egiaztapen sinesgarririk izan, baina "neurri desesperatu gisa onartu zen Plus Ultrak Martinez Martinez kontratatu behar zuela horretarako, Zapaterorekin harremana zuela jakinda".
Zure interesekoa izan daiteke
Anduezak "seriotasuna" eta "diskrezioa" eskatu ditu Estatutu berriaren negoziazioan, "pazientziak muga bat duelako"
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak pazientzia galtzeko arriskua dagoela ohartarazi die EAJ eta EH Bilduri. Ildo horretan, lehia eta ika-mikak alde batera uzteko eskatu die biei.
Aburtok Bilbon egindako ibilbidea aldarrikatu du, eta akordioetan oinarritutako politika defendatu: "Denak ez du balio"
Alkateak hiru agintaldien balantzea egin du, eta elkarrizketan, elkarbizitzan eta herritarren zerbitzura jardutean oinarritutako politika aldarrikatu du. "Pertsona ona izan nintzela gogoan izatea gustatuko litzaidake», esan du.
Albiste izango dira: lehendakariaren bilera Confebaskekin, Adimen Artifizialaren moteltzea eta Zinemaldia ate joka
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.
Anduezak, estatutu berriaz: "Adostu beharrekoa Konstituzioaren barruan egongo da"
Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die: EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die.
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.