Absolbitu egin dituzte Berangoko ongietorriagatik auzipetutako hamasei herritarrak
Epaiketa joan den ekainean izan zen, Madrilen, 2022ko martxoan Ibai Aginaga ETAko preso ohiari ongietorri ekitaldi bat egiteagatik terrorismoaren gorazarre delitua egotzita.
Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu 2022ko martxoan Ibai Aginaga euskal preso ohiari ongietorri ekitaldi bat egiteagatik auzipetutako hamasei pertsonak. Terrorismoaren gorazarre delitua egozten zieten, eta epaiketa joan den ekainean izan zen, Madrilen.
Fiskalak bi urte eta bi urte eta 9 hilabete arteko espetxe zigorrak eskatu zituen auzipetu bakoitzarentzat, baita 15 urteko inhabilitazioak eta 5.100 euroko isunak ere; akusazio partikularrek (Dignidad y Justicia, Vox eta Fundacion Villacisneros), aldiz, 3 urteko kartzela-zigorra eskatu zuten bakoitzarentzat. Defentsak, bere aldetik, absoluzioa eskatu zuen, eta, azkenean, epaileak ontzat hartu du eskaera hori.
Akusatuek ekitaldia pribatua izan zela defendatu dute uneoro eta auzia eskubide politikoen inguruan kokatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Gaur egingo dira Bilbon, Donostian eta Gasteizen hauteskunde-mahaietan nor egongo den aukeratzeko zozketak
Ehunka lagun bildu dira Bilbon, terrorismoa egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak aske uztea eskatzeko
Aske: "Gure helburua ez da istiluak egotea, Aratz eta Malenen kontrako kanpaina mediatikoari aurre egitea baizik"