NBE
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak Yolanda Diaz proposatu du Lanaren Nazioarteko Erakundearen zuzendari izateko

Hautatua izango balitz ere, gaur egun Espainiako Lan ministro eta bigarren presidenteorde denak ez luke kargua hartuko 2027ko urrira arte. 

MADRID, 09/09/2025.- La vicepresidenta segunda y ministra de Trabajo y Economía Social, Yolanda Díaz, este martes durante el Pleno del Congreso de los Diputados en Madrid. EFE/ Borja Sánchez-Trillo

Yolanda Diaz Diputatuen Kongresuan. Artxiboko argazkia: EFE

Espainiako Gobernuak Yolanda Diaz Lan ministro eta bigarren presidenteordea proposatu du Lanaren Nazioarteko Erakundearen zuzendari izateko, Moncloak ostegun honetan ohar bidez jakinarazi duenez. Nazio Batuen Erakundearen baitako erakundea da eta munduan lan duina eta justizia soziala sustatzeaz arduratzen da. 

Zuzendaria aukeratzeko bozketa datorren azaroaren 16an egingo da, baina aukeratuak ez du 2027ko urriaren 1era arte kargua hartuko; agintaldia bost urtekoa da.

Togoko Gilbert F. Houngbo da egungo zuzendaria 2022tik, eta karguan jarraitzeko hautagaitza aurkeztu du. 

Yolanda Diaz, harro hautagaitzarekin

Diazek harrotasunez eta erantzukizunez hartu du Lanaren Nazioarteko Erakundea gidatzeko hautagaitza. 

"Lanaren Nazioarteko Erakundea lanaren etxea da, lan duina eta elkarrizketa soziala ondoen ordezkatzen duena", adierazi du Diazek ostegun honetan Bluesky sare sozialean duen kontuan. 

"Hautagai bikaina" dela nabarmendu du Sanchezek

Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak iragarri du Diazen hautagaitzaren albistea, X sare sozialean. 

Aukeratuko balute, lehen aldiz gidatuko emakume batek eta Espainiako ordezkari batek erakundea. Gaineratu duenez, Diazek "hautagai bikaina" da kargurako eta dagoeneko lan eskubideekin eta elkarrizketa sozialarekin konprometiturik dagoela agerian geratu da. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X