PSOEk eta Sumarrek 2028ko ekainaren 30a baino lehen iraungiko diren alokairuak 2 urtez luzatzea adostudute
Etxebizitza Ministerioak talde parlamentarioekin negoziazioak abiatu behar ditu orain, dekretua Kongresuan onartzeko babesa bermatzeko.
Etxebizitza multzo baten artxiboko irudia. Argazkia: Europa Press
Koalizio gobernuko kideek, PSOEk eta Sumarrek, akordioa lortu dute Ministroen Kontseiluak uztailaren 28an onartuko duen etxebizitza dekretuan bi urteko ezohiko luzapena sartzeko, 2028ko ekainaren 30a baino lehen amaituko diren alokairu kontratuetarako.
Sumarreko iturrien arabera, maizterrek eskatu beharko dute "luzapen" hori, eta ia milioi bat pertsona gehiago izan daitezke onuradun.
Testuak aurretik iragarritako beste neurri batzuk ere jasoko ditu, hala nola sasoikako eta logeletako alokairua arautzea, pisu turistikoen BEZa % 21era igotzea eta plataformetan egiten duten publizitateari buruzko zehapen-araubidea gogortzea, alokairu turistikoari pizgarria kentzeko.
Gobernu barruko akordioaren ondoren, Etxebizitza Ministerioak talde parlamentarioekin negoziatu behar du orain, Kongresuan dekretua onartzeko babesa bermatzeko.
Horretarako, Juntsen botoak ezinbestekoak dira, aurreko luzapena onartzea eragotzi baitzuen joan den apirilean.
Dekretua martxoaren 22an sartu zen indarrean, eta apirilaren 28an indargabetu zuten, PPren, Voxen eta Juntsen kontrako botoekin eta EAJren abstentzioarekin; ganberako gainerako kideek alde bozkatu zuten.
Sumarren arabera, bere proposamenez, lege-dekretu berriak parlamentu-taldeekin negoziatu beharreko testu-zirriborro bat jasotzen du egoera zaurgarrian dauden familiak babesteko neurriei buruz, etxegabetzeak saihesteko eta inor bizitoki-alternatibarik gabe ez geratzeko helburuarekin.
Etxebizitza alternatibarik gabeko familia kalteberen etxegabetzeak bertan behera uztea Podemosen eskakizuna da, baina horren aurka daude, ñabardurekin, Junts eta EAJ.
Sumarrek ziurtatu duenez, dekretuak "etxebizitza eskuratzeko arazoari irtenbide integrala ematea ahalbidetuko du", eta hori da, gaur egun, herritarren kezka nagusia.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik