Jaurlaritzak zail iritzi dio transferentzien inguruko akordioa lortzeari eta uztailean aldebiko batzordea biltzeari
Maria Ubarretxena bozeramailearen esanetan, gaur-gaurkoz ez dira Bitariko Batzordearen bilera egiteko bermeak betetzen eta aurrerapauso handiak eman beharko lirateke abuztua aurretik lehendakaria eta Sanchez elkartu ahal izateko.
Eusko Jaurlaritzak uste du zaila dela transferentzien inguruan (Gizarte Segurantza eta portuak) Espainiako Gobernuarekin akordioa lortzea, eta, ondorioz, abuztua aurretik Imanol Pradales lehendakariak eta Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak Bitariko Batzordearen bilera egitea. Izan ere, oraindik posizioak "elkarrengandik nahiko urrun" daudela nabarmendu du Maria Ubarretxena Jaurlaritzaren bozeramaile eta Autogobernu sailburuak.
Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan Ubarretxenak azaldu duenez, Espainiako Gobernuak ostiral arratsaldean igorri zizkion Eusko Jaurlaritzari negoziatzen ari diren transferentzien inguruko proposamen berriak, eta atzo bertan bilera egin zuten Lurralde Politikako Ministerioan proposamen horiek kontrastatzeko.
"Lehen azterketa eta atzoko bileraren ondoren, oraindik posizioak elkarrengandik nahiko urrun daude; ez dirudi negoziazioetan aurrerapauso handiak eta azkarrak eman ahalko direnik", azpimarratu du Ubarretxenak.
Ubarretxenaren esanetan, Espainiako Gobernuaren aldetik jasotako proposamenak ez du Jaurlaritza asebete. Azaldu duenez, proposamenak lantaldeak sortzea aurreikusten du, baina esperotako "konpromiso zehatzak ez dira etorri".
Hori guztia dela eta, Ubarretxenak orain inoiz baino zailago iritzi dio epe laburrean jarrerak hurbiltzeari. Edozein kasutan, hitz egiten eta lanean jarraituko dutela ziurtatu du.
Lehendakariak Mundiala irabazi duten euskal jokalariak zoriondu ditu
Imanol Pradales lehendakaria Munduko Futbol Txapelketa irabazi duten euskal jokalariekin harremanetan jarri da, eta zoriondu egin ditu "igandeko lorpenagatik". Dena den, gaur-gaurkoz, ez dago argi harrera egingo dien ala ez.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik