Negoziatzen ari diren transferentzien inguruko proposamen berriak jaso ditu Jaurlaritzak: Gizarte Segurantza eta portuak
Bi aldeek adostutakoaren arabera, akordioak abuztua baino lehen itxita beharko luke. "Hori da gure epemuga, eta epemuga horrekin lanean ari gara", adierazi du aste honetan Maria Ubarretxena Gasteizko Gobernuko bozeramaileak.
Transferentzien Batzorde Mistoaren bilera baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Espainiako Gobernuak ostiral arratsaldean igorri dizkio Eusko Jaurlaritzari bi aldeak negoziatzen ari diren transferentzien inguruko proposamen berriak.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailak jakinarazi duenez, gaur jasotako dokumentuak aztertuko dituzte orain, aurrera begirako erabakiak hartzeko.
Joan den astearteko agerraldian, Maria Ubarretxena Gasteizko Gobernuko eledunak aurreratu zuen proposamen berrien zain zeudela eta ostiral honetan jasotzea espero zituztela.
Gizarte Segurantzari eta portuei lotutako eskumenak dira une honetan mahai gainean daudenak. Aurrenekoari dagokionez, ordaindutakoaren araberako familia eta ezgaitasun prestazioak eta mutuen inguruko kudeaketa dira negoziatzen ari direnak.
Alde bidek adostutakoaren arabera, abuztua baino lehen itxita beharko luke gaioi buruzko akordioak. Epemuga hori jarri zuten Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak martxoan egin zuten bileran.
Hala, Transferentzien Batzorde Mistoaren bilera deitu beharko litzateke datozen asteotan, eskualdatzeak behin betiko ixteko. Ubarretxenak ohartarazi zuenez, "akordiorik ez badago" ez da aldebiko batzordea deituko.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik