Albiste izango dira: Transferentzien inguruko proposamen berria, Pasai Antxoko geltokiaren inaugurazioa eta Trumpek nazioari eskainitako hitzaldia
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hauek dira ostiral honetako, 2026ko uztailaren 17ko, lerroburu nagusiak:
- Transferentziak: Espainiako Gobernuak transferentzien inguruko proposamen berria helaraziko dio Eusko Jaurlaritzari. Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Gizarte Segurantzaren eskumen batzuk eta portuen transferentzien inguruan negoziatzen jarraitzen dute.
- Pasai Antxoko geltokiaren inaugurazioa: Euskotrenen Pasai Antxoko geltoki berria inauguratuko dute Imanol Pradales lehendakariak eta Susana Garcia Chueca Mugikortasun Mugikortasun Jasangarrirako sailburuak. Topoaren geltokia larunbatetik aurrera martxan izango da bidaiarientzat.
- Trumpek nazioari eskainitako hitzaldia: Hauteskunde sistemaren inguruko zalatzak hauspotu ditu berriro Donald Trump presidente estatubatuarrak. Txina eta Venezuela izan ditu jomugan, aginte erdiko hauteskundeen atarian, nazioari eskainitako diskurtsoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik