Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Espainiako amnistia legea babestu du
Luxenburgoko auzitegiak ebatzi du, batetik, diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik zigortutakoei amnistia legea aplikatzeak ez liekeela kalte egingo EBren funtsei; eta, bestetik, terrorismo delituak egotzi zaizkienei amnistia aplikatzeak bat egiten duela Europako araudiarekin.
EBko Justizia Auzitegia, gaur, Luxenburgon. Argazkia: EFE
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak oniritzia eman dio, ostegun honetan, Espainiako amnistia legeari, Kataluniako independentzia prozesuaren harira sortutako "tentsio instituzionalak eta politikoak murriztea eta adiskidetzea erraztea" helburu duelako.
Zehazki, Kontuen Auzitegiak eta Auzitegi Nazionalak bidalitako bi zalantzen inguruan erantzun du EBko Justizia Auzitegiak.
Batetik, Kontuen Auzitegiak jakin nahi zuen diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik zigortutakoei (Carles Puigdemont eta Artur Mas Kataluniako presidente ohiak, tartean) amnistia aplikatzeak EBren diru kontuetan eragina duen ala ez. Bada, Luxenburgoko auzitegiak ebatzi du ez diela eragiten.
Bestetik, terrorismo delituak egotzi zaizkienei (CDR Errepublikaren Defentsarako Batzordeko kideak) amnistia aplikatzeak Europako araudiarekin bateragarria den ala ez galdetu zuen Auzitegi Nazionalak.
Kasu horretan, Luxenburgoko auzitegiak nabarmendu du amnistia legeak ez duela talka egiten terrorismoari buruzko Europako zuzentarauarekin. Bi arrazoi nagusi aipatu ditu: batetik, eragin zehatza eta mugatua du (Kataluniako prozesuari lotuta 2012tik 2023ra bitarteko delituak); bestetik, giza eskubideen urraketa larriak amnistia legetik kanpo gelditu dira.
Bestalde, EBko Justizia Auzitegiak ontzat eman du amnistia aplikatzeko legeak Espainiako auzitegiei ezartzen dien bi hilabeteko epea. Hala ere, Europako instantziei galdetu zaien kasuetan aplikazioa atzeratu egingo da, kasu honetan gertatu den bezala, horri buruzko ebazpena kaleratu arte.
Eta orain, zer?
Auzitegi Konstituzionalari dagokio orain Puigdemontek aurkeztutako babes helegiteari buruzko erabakia hartzea. Hain zuzen ere, Auzitegi Gorenak dirua bidegabe erabiltzearen delituagatik amnistia aplikatzea baztertu ondoren jo zuen Konstituzionalera Kataluniako presidente ohiak.
Hainbat hedabidek iturri judizialak aipatuz aurreratu dutenez, irailerako edo urrirako espero da Konstituzionalaren epaia. Amnistia aplikatu ala ez erabaki beharko du eta horren arabera Belgikatik Kataluniara itzuli ahal izango da.
Erreakzioak
Salvador Illa Generalitateko presidenteak eta ERC eta Junts Kataluniako bi alderdi independentista nagusiek amnistia legea berehala aplikatzeko eskatu dute.
Espainiako Gobernuak ere pozik hartu du EBko Justizia Auzitegiaren epaia. Felix Bolaños Presidentetzako, Justiziako eta Gorteekiko Harremanetarako ministroak legearen ondorioak nabarmendu ditu, eta gaur egun "inork ere, ezta haren kritikari zorrotzenak ere" ez lukeela "haren onurei uko egin nahi".
Imanol Pradales lehendakariaren ustez “albiste bikaina” da Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaia, eta “behin betiko ireki beharko luke atea Puigdemont presidentea etxera itzultzeko”.
Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiak, bere aldetik, epaia "txalotu" du eta argi utzi du Espainiako auzitegiek legea betetzen ez badute "Europako zuzenbideari aurre egiten" arituko liratekeela.
Zure interesekoa izan daiteke
Josu Zabala Erasun gogoratu dute Hondarribian, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Josu Zabala Erasun 1976an hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kidearen bahiketaren aurka egindako manifestazio batean.
Ertzain baten aurkako pintaketa bat agertu da Gasteizko bere etxe ondoan
Segurtasun Sailak poliziak seinalatzeak eta mehatxuak gaitzetsi ditu, "iraganeko garaiak gogora ekartzen dituztelako eta eraso egiten dietelako, ez bakarrik aipatutako agenteari eta Ertzaintzari, baita demokraziaren eta bizikidetzaren oinarriei ere". ESAN eta SIPE sindikatuek ere gaitzetsi dute gertatutakoa.
Agirrek "erreparazio publikoa" eskatu du Irurak Bat jauregitxoaren harira, "aurrera egitea" nahikoa ez dela iritzita
Alkatearen arabera, hilabeteotan auzi juridikotik harago joan da eztabaida, salaketa oso larriak egin baitira kaltetu diren pertsonen eta EAJren aurka; horregatik, argi esan du ez dela nahikoa gertatutakoa atzean uztea.
Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela inolako kriminalitate antolaturik gaur egun Euskadin
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du azken urteotako hilketak, batez ere, drogek, mendekotasunek edo genero-indarkeriak eragindako harreman pertsonalen narriadurarekin lotuta daudela. Gaur egun Euskadin ez dagoela inolako delinkuentzia antolaturik nabarmendu du.
Isuskitza mendiko gurutze frankista bota du Ernaik
Errekete frankisten omenez Isuskitza mendian (Araba) 1940an jarritako gurutzea bota du Ernaik, baita bideoz grabatu eta sareratu ere. Gazte antolakundearen arabera, “faxismoak ez du lekurik gure herrian”, eta hilaren 13an Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.
Gipuzkoako Foru Aldundia datorren astean hasiko da aurrekontuak eta neurri fiskalak negoziatzen
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri du oposizioko taldeekin elkarrizketa sorta bat hasteko asmoa duela, lurraldeko aurrekontuen eta zenbait neurri fiskalen inguruan negoziatzen hasteko.
Lehendakariak ekonomiari, autogobernuari eta etxebizitzari buruzko akordioak planteatuko ditu alderdi eta gizarte-eragileekin egingo duen bilera-sortan
Topaketak irailaren 8tik 15era egingo dira, elkarrizketa indartzeko eta aliantzak sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ziurgabetasunak eta 2027ko hauteskunde-zikloak markatutako testuinguruan burutuko dira.
Imanol Pradales: "Irailaren 8an hasiko gara alderdi politiko, sindikatu eta patronalarekin biltzen"
Imanol Pradales elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Lehendakariak bertan jakinarazi duenez, erronda politikoa irailaren 8an hasiko du, asteartean, eta bilera horietan jorratuko diren gaiak iragarri ditu.
Pradalesen ustez, Sanchezen gobernua "nokeatuta" dago, eta Ceutako krisiari erantzuna eman ezean legealdia amaitu beharko luke
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioari eskainitako elkarrizketan, alderdi politiko eta eragile sozioekonomikoekin bilera-sorta irailaren 8an hasiko duela iragarri du lehendakariak.