Kataluniako erreferenduma
Illak adierazi du amnistiak aro berri bat ireki duela Katalunian: "Guztion garaipena da"
Generalitateko presidenteak PSCk legea onartzeko egindako ekarpena nabarmendu du, eta auzi politikoak politikaren esparruan konpondu behar direla defendatu du. Junts eta ERC alderdiek, bere aldetik, hasieran amnistiaren aurkako jarrera zuela gogorarazi diote.
Lluis Puig Kataluniara itzuli da, eta ostegunean hartuko du berriro eserlekua Parlamentuan
Junts alderdiko Kultura kontseilari ohiak bederatzi urte eman ditu Kataluniatik kanpo, 2017ko urriaren 1eko erreferendumaren ostean. Ostegunean, Parlamentuko osoko bilkuran parte hartuko du, eta Josep Rull ganberako presidenteak harrera egingo dio.
Puigdemont eta Kataluniako prozesu subiranistaren gastuengatik auzipetutako 34 lagunak absolbitu dituzte
Auzipetutako 35 lagunen artean, Generalitateko presidente ohi Artur Mas, presidenteorde ohi Oriol Junqueras eta hainbat kontseilari ohi zeuden.
Milaka pertsonak hartu dute parte Bartzelonan, Gironan eta Ampostan Diada egunean egin diren manifestazioetan
Independentziaren aldeko sugarra bizirik eta indartsu dagoela aldarrikatu dute ostiral arratsaldean Bartzelonan, Gironan eta Ampostan (Tarragona) Diada egunean egin diren manifestazioetan. Bartzelonako ekitaldian, ANCk iragarri du independentziaren aldeko elkarteen goi-bilera deituko duela, datorren urterako "mobilizazio handi bat" antolatzeko. 2027an 10 urte beteko dira independentziaren aldeko erreferenduma egin zutenetik, eta bide horretan beste mugarri bat ezarri nahi dute.
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Espainiako amnistia legea babestu du
Luxenburgoko auzitegiak ebatzi du, batetik, diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik zigortutakoei amnistia legea aplikatzeak ez liekeela kalte egingo EBren funtsei; eta, bestetik, terrorismo delituak egotzi zaizkienei amnistia aplikatzeak bat egiten duela Europako araudiarekin.
EBko abokatu nagusiak Puigdemonten amnistiarako bidea argitu du: "Ez da autoamnistia bat"
Albiste izango dira: Illa-Puigdemont bilera, buru-osasunari buruzko MOEren txostena eta ETBren denboraldi berria
Auzitegi Konstituzionalak Amnistia Legea babestu ondoren, orain zer?
Printzipioz, Puigdemont atxilotzeko aginduak eta Junquerasen inhabilitazioak bere horretan jarraituko dute, baina Konstituzionalak ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen duenean Auzitegi Gorenak buruzagi independentisten aurrekari penalak berrikusi beharko ditu.
Konstituzionalak amnistia babesteko arrazoiak: Kataluniako prozesu independentista "krisi politikoaren kasu paradigmatikoa" izan zen
Konstituzionalak ezustekorik gabe atzera bota du PPk aurkeztutako helegitea, baina ebazpenak berrikuntza batzuk ditu, besteak beste, amnistia justifikatzeko arrazoibidea sendotzea.
Babes-helegiteak ebatzi arte zain egon beharko dute Puigdemontek eta Junquerasek
Konstituzionalak Amnistiaren Legea babestu izanak ez du bi politikarien egoera praktikan aldatzen. Presidente ohiaren abokatuak hurrengo egunetan helegitea jarriko duela adierazi du. Junquerasek, berriz, jarrita dauka berea, eta Konstituzionalaren pausoa txalotu duen arren, salatu du Auzitegi Gorenak ez duela legea aplikatu nahi.
Bruselak uste du amnistia legea "autoamnistia" dela, baina ez diela kalterik egiten EBren interesei
Pedro Sanchezen Gobernuaren iritziz, Bruselak onartu egin du amnistia diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzi dieten kargudunen kasuan ere ezartzea.