Puigdemont eta Kataluniako prozesu subiranistaren gastuengatik auzipetutako 34 lagunak absolbitu dituzte
Auzipetutako 35 lagunen artean, Generalitateko presidente ohi Artur Mas, presidenteorde ohi Oriol Junqueras eta hainbat kontseilari ohi zeuden.
Kontu Auzitegiak absolbitu egin ditu Kataluniako prozesu subiranistaren gastuen aferagatik auzipetuta zeuden 34 goi kargudunak eta Generalitateko presidente ohi Carles Puigdemont.
Duela hiru hilabete bermatu zuen Europako Justiziak dirua bidegabe erabiltzearen delituari amnistiaren legea aplikatzea, eta orain, epai baten bidez, Auzitegiak erabaki du U-1eko gastuengatik auzipetutako 35 lagunak absolbitzea.
Epaiaren arabera, ez da frogatu gastu horiek Europar Batasunaren aurrekontutik iritistako funts publikoekin ordaindu zirenik.
Auzitegiaran arabera, auzipetuen asmoa zen prozesu subiranista nazioartean ezagutzera ematea.
"Gastu guztiak 2011ko azaroaren 1etik 2023ko azaroaren 13ra bitartean egin ziren, Kataluniaren independentzia aldarrikatzeko eta sustatzeko helburuarekin, baina aurkeztutako frogek ez dute informazio gehiagorik ematen, eta beraz, ez dute dirua bidegabe erabili zutela frogatzen", dio epaiak.
Kontuen Auzitegiak auzipetutako 35 lagunen artean, Generalitateko presidente ohi Artur Mas, presidenteorde ohi Oriol Junqueras eta hainbat kontseilari ohi zeuden.