LERROBURU NAGUSIAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: hauteskunde-kanpainaren azken txanpa, Azkoyen erosteko EEPa eta ESE26 eduki-sortzaileen eguna

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

ESE26, punto de encuentro de la creación de contenido EITB

ESE26ren aurkezpenaren irudia, EITBko eduki-sorkuntzaren topagunea. Argazkia: EITB.

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko azaroaren 26an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Hauteskunde-kanpainaren azken txanpa: azaroaren 29ko hauteskunde orokorretako kanpainaren amaieran gaudela, alderdiek hainbat deialdi egin dituzte gaurko: PSE-EE Oionen eta Bilbon, EAJ Bilbon eta Gasteizen, EH Bildu Erandion eta Barakaldon, PP Donostian eta Fontechan, Fronte Zabala Bilbon, eta Podemos Euskadi, Gasteizen.

-Azkoyen erosteko EEPa: gaur, asteazkena, Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeak (CNMV) baimena eman du Jose Antonio Jainagak zuzendutako Ohmnia Electronics enpresak Azkoyenen kapitalaren % 100 erosteko borondatezko eskaintza publikoa egiteko, akzioa 10 euroan, eskudirutan. Azkoyenen akziodunek hamabost egun dituzte eskaintza onartzeko.

-ESE26, eduki-sorkuntzaren topagunea: EITBren Bilboko egoitzan Euskal Herriko sortzaileen lehen topaketa profesionala egingo da gaur. Sortzeko, ikasteko, kontaktuak ezartzeko eta partekatzeko jardunaldia izango da. Euskara eta gure nortasuna sare sozialetan presente egotea da helburu nagusietako bat.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X