Albiste izango dira: hauteskunde-eztabaida EITBn, migrazio-krisia Hierron eta "I Basqui alla Biennale 1976/2026" erakusketa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko azaroaren 24an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-Hauteskunde eztabaida EITBn: EITBk bigarren hauteskunde eztabaida eskainiko du gaur, 22:00etatik aurrera, azaroaren 29ko hauteskunde orokorrak direla eta. Dani Alvarezek moderatuko du gaztelaniazko saioa, eta ETB2n, Radio Euskadin, ETB On plataforman eta ORAIN albiste zerbitzuan jarraitu ahal izango da. Patxi López (PSE-EE), Maribel Vaquero (EAJ-PNV), Oskar Matute (EH Bildu), Esther Martínez (PP) eta Lander Martínez (Frente Amplio) izango dira bertan.
-Migrazio-krisia El Hierron: Itsas Salbamenduak sei kaiuko erreskatatu ditu astelehen honetan Hierro uhartean eta beste bi Tenerifen, 815 etorkinekin, tartean 73 emakume eta 48 adingabe. Hierron lan egiten duten medikuen esanetan, izugarria da bertan gertatzen ari dena. Nerea Melgosa Gizarte Ongizateko, Gazteriako eta Erronka Demografikoko sailburuak informazioa eskainiko du Euskadik uhartera bidaliko duen osasun-materialari buruz.
-"I Basqui alla Biennale 1976/2026" erakusketa: Gasteizko Artium Museoak "I Basqui alla Biennale 1976/2026" erakusketa inauguratuko du gaur. Eusko Jaurlaritzak, Etxepare Euskal Institutuak eta Veneziako Ca 'Foscari Unibertsitateak bultzatutako kultura eta erakusketa proiektua da.