AURKEZPENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal Langileen Ezkerra (ELE) sortu dute, "kontrolik gabeko immigrazio masiboaren" aurkako alderdi abertzale berria

Joseba Iturria kazetariak sortu du alderdia, eta dagoeneko inskribatu du Espainiako Barne Ministerioaren erregistroan. ELE 2027ko udal eta foru hauteskundeetara aurkeztuko da. 

GRAFCAV2278. SAN SEBASTIÁN (ESPAÑA), 21/11/2026.- Euskal Langileen Ezkerra (ELE) es la denominación del nuevo partido político de ideología nacionalista vasca y de izquierda que rechaza abiertamente la "inmigración masiva descontrolada" presentado este sábado en San Sebastián. EFE/Juan Herrero
ELEren aurkezpen ekitaldia, larunbat honetan, Donostian. EFE

Joseba Iturria kazetariak sustatutako Euskal Langileen Ezkerra (ELE) alderdia aurkeztu dute gaur Donostian. Alderdi berria abertzalea eta ezkertiarra da, eta "kontrolik gabeko immigrazio masiboa" errefusatzen du.

Alderdiaren izena eta logoa aurkeztu dituzte gaur Donostian. Sustatzaileek (Iturria bera eta Joan Mari Beloki eta Jexux Buldain ELEren Nafarroako arduradunak) jakinarazi dutenez, alderdi politiko gisa erregistratzeko izapideak amaitu dituzte, 2027ko udal eta foru hauteskundeetara aurkezteko asmoa baitute. 

ELEk erantzun bat eman nahi dio "larrialdi egoeran, lozorroan" dagoen euskal gizarteari. Izan ere, "bere nortasuna, euskara eta eredugarri egin duen guztia galtzeko mehatxupean" ikusten dute Euskal Herria. Bere burua ezkertiartzat eta abertzaletzat du alderdi berriak, eta woke korrontearen (injustizia sozialak salatzen dituen mugimendua) aurka eta euskararen eta euskal kulturaren alde omen daude. "Sentsibilitate guztietako jendearengana iristeko asmoa dugu, ohiko politikariekiko urruntzeari erantzuteko", erantsi dute.

"Kontrolik gabeko immigrazio masiboaren" aurka duten jarreraren inguruan, alderdi berri honek Katalunia jarri du adibide, eta argitu du bere helburua dela han duten egoerara ez iristea Euskal Herrian. Hainbat datu eman dituzte horren kontura: "45 urte baino gutxiagoko Bartzelonako biztanleen % 59ren gurasoetako bat gutxienez Espainiako Estatutik kanpo jaioa da, eta Kataluniako biztanleen % 26,1 Espainiako Estatutik kanpo jaioak dira, hau da, bi milioi lagun baino gehiago". 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X