Alderdi Politikoak

2026/11/06 - 10:05

Eusko Jaurlaritzak astelehenean ekingo dio alderdiekin aurrekontuak negoziatzeko bilera-sortari

Imanol Pradales lehendakariak iragarri du datorren astelehenean, azaroaren 9an, hasiko dela alderdi politikoekin 2027ko aurrekontuak negoziatzeko bilera erronda. Azaroaren 29ko hauteskundeei ere egin die erreferentzia lehendakariak, eta "(azaroaren) 29an gertatzen dena gertatzen dela, edonor dagoela eta datorrena datorrela ere, Euskadik funtzionatzen jarraituko duela" ziurtatu du.

GRAFCAV1057. SAN SEBASTIÁN (ESPAÑA), 25/10/2026.- La portavoz del Grupo Vasco y candidata del PNV al Congreso por Gipuzkoa, Maribel Vaquero (c) acompañada de los candidatos de Álava, Gorka Urtaran (d), y Bizkaia, Idoia Sagastizabal (i), hace declaraciones este sábado en San Sebastián en el marco del 47 aniversario del Estatuto de Gernika. EFE/Juan Herrero.
2026/10/25 - 12:53

Gernikako Estatutua erabat betetzeko eta estatus berria errespetatzeko eskatuko du EAJk Kongresuan

EAJ-PNVk Gipuzkoatik aurkeztuko duen zerrendaburuak, Maribel Vaquerok, Gernikako Estatutuaren 47. urteurrena gogoratu du, Bizkaiko eta Arabako zerrendaburuak Idoia Sagastizabal eta Gorka Urtaran ondoan zituela. Vaquerok azpimarratu du jeltzaleek Madrilen lanean jarraituko dutela Estatuak indarrean dagoen testua osorik gara dezan eta “Kongresua harresi izan ez dadin” eta “Euskadin adostuko den estatutua onar dezan”.

Nöel d'Anjou
2026/10/25 - 09:02

Noël d'Anjou itxaropentsu dago alderdien artean akordioak lortu eta aurrekontuak onartzeko

Radio Euskadiko Crónica de Euskadi fin de semana saioan eskaini duen elkarrizketan, Noël d'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak esan du aurrekontuek eredu ekonomiko eta soziala indartu, eta legealdi honetan hasitako bideari jarraipena emango diotela. Astearte honetan jakingo dira Eusko Jaurlaritzak egindako proiektuaren xehetasun guztiak, baina sailburuak iragarri du zerbitzu publikoak eta herritarren ongizatea indartzen jarraituko dutela. Horrez gain, hauteskundeek sortutako zaratatik isolatzeko eskatu die alderdiei.

1 2 3 ... 20 »

Asteko irakurriena