PSOEk hamar puntuko abantaila kenduko dio PPri, CISen arabera, eta Voxek eta Fronte Zabalak atzerakada izango dute
Inkestak aurreikusi du botoen % 34,4 lortuko dituztela sozialistek. Azaroaren 10etik 17ra bitartean egin zuten galdeketa, Urdako tren istripuaren eta Oscar Puente espainiar ministroaren dimisioaren ondotik, baita greba orokorraren ondoren ere; ordea, Pedro Sanchezek eta Alberto Nuñez Feijook telebistan izandako "aurrez aurrekoa" baino lehen.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE.
Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) azaroko galdeketaren emaitzak eman ditu ezagutzera gaur, astelehenarekin, eta horien arabera, PSOE nagusituko litzateke datorren igandeko hauteskundeetan, botoen % 34,4k lortuta. CISek aurreikusi du, halaber, PPri (botoen % 24,7) hamar puntuko aldea kenduko diola.
8.000 telefono deiren bidez lortutako informazioan oinarrituta atera dituzte emaitzok. Hots, barometro arrunt batean baino lagin handiagoa erabili dute; baina hauteskunde makroinkestan baino txikiagoa —45.000 galdetegi egin zituzten orduan—.
Azaroaren 10etik 17ra bitartean egin zuten, hain zuzen ere, inkesta, Urdako tren istripuaren eta Oscar Puente espainiar ministroaren dimisioaren ondotik, baita greba orokorraren ondoren ere; ordea, Pedro Sanchezek eta Alberto Nuñez Feijook telebistan izandako "aurrez aurrekoa" baino lehen.