PP
Kanpainaurreko ekitaldiak: asteazkena, azaroak 4
Inboluzioa, autogobernua, segurtasun falta eta etxebizitzaren krisia izan dira asteazkeneko ekitaldietako gai nagusiak. PSE-EEk, EAJk eta PPk Bizkaian eta Araban egin dituzte ekitaldiak, eta Fronte Zabalaren ordezkariak ETB2ko En Jake saioan hitz egin du. EH Bilduk ez du ekitaldirik egin.
Fatima Bañez espainiar ministro ohia Toledoko istripuan hildako biktimetako bat da
CEOE Fundazioaren egungo presidentea istripua izan duten abiadura handiko trenetako batean zihoan, Sevillan enpresarien arteko ekitaldi batean parte hartzeko.
Feijooren ustez, erantzukizun politikoak hartzea "ez da aukerakoa, ezinbestekoa" baizik Urdako istripuaren ostean
Alberto Nuñez Feijoo PPren presidenteak kritikatu egin du Oscar Puente Garraio ministroak Toledoko tren istripuaren "errua" Atochako operadoreari bota izana. Are gehiago, "arinkeriaz" jardutea egotzi dio.
Espainiako hauteskundeetan PPrekin aurkezteko akordioa onartu du UPNk, eta gustura agertu da Feijoo
"UPN eta PP koalizioan" izena hartuko du bi alderdiek osatutako zerrendak, eta Espainiako Gobernurako presidentegai Alberto Nuñez Feijooren hautagaitza babestuko dute biek. Hark esan du albiste "ona" dela, "ez soilik elektoralki, baizik eta etikoki".
Feijook Urdako tren-istripuaren inguruko ikerketa berehala abiatzeko eskatu dio Gobernuari
PPren buruzagi Alberto Nuñez Feijook Gobernuak eta Justiziak ikerketa berehala egin dezatela eskatu du, Toledoko Urda herrian izandako tren-istripuaren inguruan. Halaber, biktimen senideei doluminak eta elkartasuna helarazi dizkie.
Begoña Gomezek auzitara eraman du PPk adimen artifizialaz egindako bideoa
PPk Pedro Sanchezen emaztearen irudi simulatua erabili du bideo batean. Katedra senarrari esker lortu duela esaten du bideoan.
PPk uko egin dio Gipuzkoan Senaturako hautagaitza aurkezteari, eta Voxek hautagaitzak mugatuko ditu Araban eta Nafarroan
Bi alderdiek Senaturako hautagaitzak koordinatzea adostu dute, Goi Ganberan "zentro-eskuinaren gehiengoari" eusteko. Akordioaren arabera, PPk ez du hautagaitzarik aurkeztuko Gironan eta Tarragonan, eta Voxek beste sei probintziatan ez du hautagaitza propiorik aurkeztuko.
"Justiziarekiko errespetua" eskatu du Garridok, terrorismo delitua egotzita espetxeratutako bi lagunen auzian
Laura Garrido PPren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak Euskadi Irratiko Faktoria saioan egin dioten elkarrizketan, zuhur jokatu behar dela eta justiziari bere lana egiten utzi behar zaiola nabarmendu du. Dena den, azken denboran "inboluzio" bat ikusten du buruzagi popularrak.
PSOEK irabaziko lituzke hauteskundeak, PPk baino 12 puntu gehiagorekin, CISen urriko inkestaren arabera
CISek aurreikusi du botoen % 34 lortuko lukeela PSOEk; %22,2 PPk; % 17,1 Voxek, eta % 6,1 Sumar/ Fronte Zabalak. Podemosek, berriz, % 3,1eko babesa izango luke. Euskal alderdien artean, EH Bildu izango litzateke lehen indarra (% 1,6); EAJk % 0,6 lortuko lituzke.
Zupiria: "PPk sistema demokratikoa bera jarri du auzitan"
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailburuak uste du ona dela erakundeak kritikatzea, erakundeen jokabidea kritikatzea, baina "oso arriskutsua" dela erakundeen zilegitasuna auzitan jartzea. PPk posta bidezko botoen inguruan zabaldu dituen zalantzen harian mintzatu da sailburua.
Feijook ere zalantzak ditu posta bidezko botoari buruz: "Ez naiz Correoseko zuzendariekin fidatzen"
Alderdi Popularreko buruak iragarri du Estatuko Hauteskunde Batzordeari neurri osagarriak eskatuko dizkiola posta bidezko botoaren bermea handitzeko.
EAEko PPk posta bidezko botoaren inguruko susmoak hauspotu ditu eta Genovak sistemaren bermeak defendatu ditu
Javier de Andres presidenteak bat egin du PPko beste buruzagiek botatako susmoekin, hori justifikatzen duen daturik eta frogarik erakutsi gabe. "Tentelak izango ginateke susmorik ez bagenu", esan du. Borja Semper PPren bozeramaileak, bere aldetik, hauteskunde sisteman konfiantza "osoa" duela nabarmendu du.
Nola helduko dira alderdiak hauteskundeen lehiara?
Aner Ansorena analista politikoarekin alderdi politiko bakoitzaren gakoak aztertuko ditugu 2026ko azaroaren 29ko hauteskundeei begira.
Nork irabaziko ditu azaroaren 29ko bozak? Hauxe diote inkestek
CISek salbu, gainerako inkestek PP eman dute garailetzat, eta denek aurreikusi dute Voxen igoera nabarmena. Ultraeskuinaren balizko babesek alde batera ala bestera mugiaraziko dute gehiengo aurrerakoiaren edo eskuindarraren arteko banaketa.
Sanchezi hauteskundeetan "ahal den zigorrik handiena" ematea espero du Feijook
"PP-Vox putreen koalizioaren" aurrean indar aurrerakoien babesa handitzea espero du PSOEk. Voxek "idiak erosi aurretik uztarria ez erosteko" eskatu du.
Alderdiak euren jarrera zehazten hasi dira balizko hauteskunde aurrerapenaren aurrean
Espainiako Gobernuko presidenteak asteburua hartu du bozak aurreratuko dituen hausnartzeko, eta gainerako indarrak kanpainaurre bete-betean murgildu dira ezinbestean.
Sanchezek, PPri eta Juntsi: "Historiak uste baino lehenago eta uste baino irmoago epaituko zaituzte"
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak PPri eta Juntsi ohartarazi dienez, etxebizitzari buruzko lege dekretuei ezetza emanez gero, "historiak uste baino lehenago eta uste baino irmoago epaituko zaituzte".
Kongresuko Mahaiak zigor espedientea ireki dio piperbeltz esprai potoa atera zuen PPren diputatuari
Kongresuko idazkari nagusiak datozen egunetan deituko dio Vazquezi, alegazioak aurkez ditzan. Ondoren, abokatuek txosten bat egingo dute, eta Mahaiari helaraziko diote berriro, zehatu ala ez erabaki dezan.
PPk ez du baztertzen EAJ eta PSErekin zerga erreforma adostea
Laura Garrido PPren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak ETB1en egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, EAJk eta PSE-EEk azken zerga erreforma Podemosekin onartu zutenez, "logikoena" berriro ere Podemosekin aurrera ateratzea izango litzateke. Akordio zabalak erdiesteko Otegik egindako proposamenari buruz galdetuta, adierazi du EAJ, EH Bildu eta Alderdi Sozialistaren arteko formulak ez direla berriak.
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.