Begoña Gomezek auzitara eraman du PPk adimen artifizialaz egindako bideoa
PPk Pedro Sanchezen emaztea simulatu du bideo batean, senarrari esker katedra lortu duela esanez.
PPk polemika piztu du, kanpainako bideo bat egiteko adimen artifiziala erabilita. Bideoan Pedro Sanchez presidentearen emaztea azaltzen dela eta, honek salaketa jarri du alderdi kontserbadorearen aurka, bere irudia ordezteagatik.
Joan den astean sare sozialetan argitaratutako bideoan, AAk Gómez bera imitatu zuen, beste hainbatekin batera: Jose Luis Rodriguez Zapatero, Jose Luis Abalos, Leire Díez, Montse Mínguez eta Santos Cerdan. Bideoan, ika-mika politikoa izan duten kasuak aipatzen dituzte horien guztien itxuraz sortutako irudiek. Gomezen kasuan, Madrilgo Complutense Unibertsitateko bere katedra aipatzen du: "Nire senarra presidentea izateari esker katedra bat izatea ezkertiarra izatea baldin bada... ba bai, ezkerra naiz", esan nahi du bideoan.
Pedro Sanchezek berak eman du bere emazteak jarritako salaketaren berri, 'Keep it cutre' podcastean egindako elkarrizketa batean. Salatu du PP tresna hori "lotsagabe eta arduragabeki"erabiltzen ari dela.
Bestalde, presidenteak azaldu du hauteskundeak aurreratzeko erabakia bere senideekin kontsultatuta hartu zuela, tartean Begoña Gómez emaztearekin.