SENATURAKO HAUTAGAIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ondoeza Gipuzkoako PPn, ez zekitelako Senatura aurkeztuko ez zirenik

Javier de Andresek baieztatu du erabaki hori ez zitzaiola jakinarazi Gipuzkoako egiturari, baina garrantzia kendu dio gaiari, Alberto Núñez Feijook egin bezala.

BILBAO, 27/10/2026.- El secretario general del PP, Miguel Tellado (c), ha condenado los altercados que "auténticos fascistas y delincuentes de extrema izquierda" protagonizaron la pasada noche en Bilbao, a quienes ha atribuido la "culpa" de "sembrar el miedo y la ruina en las calles", si bien ha señalado que la "responsabilidad política" es del Gobierno por "no anticiparse" y "tratar de minimizar" lo sucedido. En la imagen, le acompaña, la secretaria general del PP vasco y portavoz en el Ayuntamiento de Bilbao, Esther Martínez (d), y el presidente de los populares vascos , Javier de Andrés (2i), este martes en Bilbao.EFE/ Javier Zorrilla

Javier de Andres, Miguel Tellado eta Esther Martinezekin, Bilbon egindako ekitaldi batean. Argazkia: EFE.

Alderdi Popularrak eta Voxek Senaturako lortutako itunak ezinegona sortu du Gipuzkoako popularren artean, ez zietelako jakinarazi lurralde horretan ez zutela zerrendarik aurkeztuko. 

Javier De Andresek Euskadiko PPren presidenteak baieztatu duenaren arabera, Gipuzkoako PPk ez zekien ezer itun horri buruz. Bilbon egindako adierazpenetan, De Andresek esan du negoziazioa "konfidentziala" izan zela, eta, beraz, eragina izan duen lurraldeetako egiturek ez zutela horren berri izan. "Naturala da", esan du. 

"Guk asmo bat dugu: sanchismoaren alternatiba izango den ordezkaritza ateratzea Gipuzkoan, oraintxe bertan Kongresuan dauden sei diputatuek Sanchezi babesa ematen baitiote", azaldu du. Hori dela eta, azpimarratu du Euskadiko PPren helburu nagusia "Gipuzkoan Kongresurako ordezkari bat lortzea" izango dela, Jon Echeverria buru izango duen zerrendarekin.

Bestalde, Alberto Nuñez Feijook ere garrantzia kendu dio gaiari. "Gipuzkoan ez dugu senataririk izan 26 urtean, eta ez dugu izateko aukerarik", adierazi du.

Akordioaren arabera, PP ez da Senatura aurkeztuko Gipuzkoan, Gironan eta Tarragonan; Santiago Abascalen alderdiak, berriz, ez ditu zerrendak aurkeztuko Las Palmasen, Santa Cruz Tenerifekoan, Cadizen, Valentzian, Castellon eta Balearretan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X