Urriak 27-30
Gorde
Kendu nire zerrendatik

BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon

Musika topaketak bi aurpegi ditu: BIME Pro, musika profesionalei zuzendutako jardunaldiak, eta BIME Live, 70 kontzertuko programazioa hiriko aretoetan eta kalean.

Jorge Drexler
Jorge Drexlerrek "Galderak egiteko artea" hitzaldian parte hartuko du ostegunean Euskaldunan

BIME Bilbao jardunaldi musikalen hamalaugarren edizioa asteartea honetan, urriak 27, hasiko da Bilbon, eta hilaren 30era arte egongo da martxan. 70 kontzertu baino gehiago izango dira hirian, baita Alaska, Maria Arnal, Luz Casal, Jorge Drexler, Pedro Capó eta beste hainbat artista eta musikaren industriako ordezkariak bilduko dituzten topaketa profesionalak ere.

Urriaren 27tik 29ra, Kafe Antzokia, BBK Sala, BIlborock, Azkena, Crystal, Dock BBF, La Ribera, Stage Live eta Barck Room aretoek 70 kontzertu labur baino gehiago hartuko dituzte, industriaren profesionalek eta publiko orokorrak egungo musika proposamen abangoardistenak ezagut ditzaten.

BIME Live kontzertuei eskainitako programazioan parte hartuko dute Amor Líquido, Ashleys, Axolotes Mexicanos, Bisai, Carlos Sadness, Cervatana, Erik Urano, Efecto Pasillo, Ke Lepo, Kiliki, María Paláe, No Quiero, Sara Zozaya, Silitia eta Zahara talde eta bakarlariek, besteak beste.

Halaber, urriaren 30ean zuzeneko musika OMODA agertokietara iritsiko da, Uribitarte pasealekuan, Bilboko udaletxearen parera. Han, 17:00etatik aurrera joko dute 1111 hiurkoteak, Alcalá Nortek, Hija de Nopalek, Jimena Amarillok eta Sedientos de Cumbiak.

Arlo profesionalari dagokionez, Euskalduna jauregian hizlari arituko dira Alaska, Luz Casal, Ana Mena, Pedro Capo, Walter Kolm Maluma, Carlos Vives, Prince Royce eta Emiliaren ibilbideari lagundu dien agentea; Alan McGee Creation Records Oasis deskubritu eta fitxatu zuen diskoetxe independentearen sortzailea; Justin Quiles J Balvin, Maluma eta Karol G artisten kantu arrakastatsuenak sortzen lagundu duen Reggaetoi eta trap abeslari eta konpositorea; eta Sat Bisla, “Adela, Coldplay, Katy Perry, Muse, Lorde eta Sia artisten ibilbidean zeresan handia izan duen profesionala”, Last Tour ekitaldiaren antolatzaileak zehaztu duenez. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X