“Etxera nola heldu”
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nøgen taldeak azken diskoa eta agur bira iragarri ditu

Donostiar taldeak 2027ko hasieran laugarren eta azken diskoa argitaratu, eta bira bat egingo du publikoari agur esateko.
Created with RNI Films app. Profile 'Agfa Optima 200'
Nøgen

Nøgen folk-pop donostiar taldeak bide amaitu dela iragarri du gaur: 2027ko hasieran diskoa argitaratu, eta azken bira abiatuko du. Iragarpenarekin batera, “Onak eta txarrak” disko horretako lehen singlea kaleratu du boskoteak gaur, asteartearekin.

“Duela hamar urte biluzik, ezer ezkutatu gabe, hasi ginen kantatzen, eta horrela esan nahi dugu agur. Azken disko honetan dago izan garen guztia, eta gurekin hazi diren pertsona guztiekin batera kantatuz amaitu nahi dugu ”, adierazi du taldeak.

“Etxera nola heldu” izena izango du agur birak, eta hauek ditu lehen datak: otsailaren 20an Errenteriako Lekuona Fabrikan, otsailaren 27an Bilboko Kafe Antzokian, martxoaren 6an Madrilgo Café La Palman eta maiatzaren 1ean Bartzelonako Razzmatazz 3 aretoan. Bilbo, Madril eta Bartzelonako sarrerak bihar, urriak 21, jarriko dira salgai, eta Errenteriakoak abenduaren 10ean.

2016an hasi zuen bere bidea Nøgen taldeak, eta Lys EPa (2017), Liv Til Døden (2018), Under Alt (2020) eta Åben Cirkel LPak argitaratu ditu, baita Galdu baino lehen 2025eko bertsioen EPa ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X