Ondarea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aita Donostiaren abesbatzarako 127 lan berreskuratu dituzte

Donostiar musikariaren 17 lan argitaragabe bildu dituzte haren abesbatza lan ez-liturgikoen lehen bilduma osoan.
Aita Donostia "Abesbatzarako Obra"

Andoni Iturbe Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailburuordeak, Josu Okiñena pianistak eta Ahots Taldea abesbatzak Aita Donostiaren obra koral ez-liturgikoaren lehen bilduma osoa aurkeztu dute gaur, asteazkenarekin, musikari eta konpositorearen 127 konposizio, tartean 17 obra argitaragabe, batzen dituen proiektua.

Musikariaren lan sekularrak berreskuratu, ordenatu eta abesbatzen, interpreteen, ikertzaileen eta, oro har, herritarren eskura jarri ditu lanak. Jaso diren 127 piezetatik 105ek aurretik existitzen ziren musika lanak, batik bat doinu tradizionalak, dituzte abiapuntu, eta 22 jatorrizko konposizioak dira.

Hizkuntzari dagokionez, 89 lan euskarazkoak dira.

Hiru liburukitan banatu dute edizioa, eta OE Oficinaren webean daude eskuragai: “Abesbatzarako Obra I: aurretik existitzen ziren bestelako material melodikoetan oinarritutako obra koralak. Abesbatza mistoa”, “Abesbatzarako Obra II: aurretik existitzen ziren bestelako material melodikoetan oinarritutako obra koralak. Ahots berdinak” eta “Abesbatzarako Obra III: Jatorrizko obra koralak. Ahots berdin eta mistoetarako”.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X