Euskal musika

2026/10/22 - 11:29

Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)

Itzulera honetan, Exkixuk “Amaiur” Gaua heldu orduko diskoko (1995) kantu klasikoa grabatu du berriz. Alex Sardui abeslariak Ekain Alzola baxu-jotzailea (Gatibu), Beñat Serna gitarrista eta Jon Fresko bateria-jotzailea (Ken Zazpi), Iñigo Ibarretxe albokaria eta Jon Eguskiza trikitilaria ditu alboan.

Jose Alberto Batiz musika ekoizle jardun da, eta grabazioaz Iñigo Etxebarrieta arduratu da. Bideokliparen protagonista Miren Arrien Ladislao gernikarra da, Amaiurren larruan.

2026/09/21 - 10:40

"Agur esan barik" Gatiburen agur biraren dokumentala aurkeztu dute Zinemaldian

25 urteko ibilbidearen ondoren, Gatibu rock-taldeak agur esan zien agertokiei abenduaren 13an, kontzertu jendetsu batekin, BECen. Jabi Elortegi zinemagileak zuzenduta, dokumentalak azken biraren gaieneko kontakizuna egiten du, une erabakigarriez eta emozioz beteriko pasarte intimoez josita. Biraren kronika soilaz harago, filmak denboraren joanaz, eraldaketa pertsonal eta kolektiboaz, heldutasunaz eta agur esaten jakitearen garrantziaz hausnartzen du. Zinemira sailean aurkeztu dute.

Oskorri argazkia Arantzazu
2026/08/20 - 21:11

Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko

Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.

2026/07/30 - 11:33

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

1 2 3 ... 20 »

Asteko irakurriena