Euskal musika
Pantxoa eta Peio bikoak azken bira bat egingo du agur kontzertuen aurretik
2027ko urtarrilaren 9 eta 10ean BECen azken kontzertuak egin aurretik, bikote historikoak bost kontzertu eskainiko ditu Santutxu Bilboko auzoan (maiatzaren 9an), Baluarte Iruñeko jauregian (maiatzaren 24an), Lesakan (irailaren 5ean), Bergaran (irailaren 16an) eta Lauga Baionako kiroldegian (abenduaren 11n). Sarrerak astelehenean (apirilaren 13an) jarriko dituzte salgai.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
"Agur esan barik" dokumentala aurrestreinatuko du Gatibuk
Gatiburen ibilbideko azken urtean filmatutako lanak taldearen bideari begiratzen dio, Jabi Elortegi zuzendariaren ikuspegitik. Gaur aurrestreina egingo dute Bilbon, eta irailetik aurrera egongo da ikusgai, zinema jaialdietan eta Primeran plataforman.
Eñaut Elorrieta diskoa grabatzen ari da, Bryce Dessner eta David Chalmin ekoizleekin
Janus Lesterrek disko eta bira berriak iragarri ditu
2026ko abenduan aurkeztuko du musikari nafarrak disko berria, Euskalduna Jauregian (hilak 19) eta Donostiako Kursaalen (hilak 26).
Izaro abenduan itzuliko da, disko berriarekin
Baga Bigak 20 urte bete ditu, euskal musikagintzaren ikur bilakatuta
Euskal taldeak eta artistak kudeatzeaz arduratzen dira Baga Bigan, eta horien estrategia lantzen dute: kontzertuak, grabazioak... Urteurrena ospatzeko, Baga Bigak kontzertu berezia antolatu du gaur, larunbata, Euskaldunan, beraiekin aritu diren talde eta artista askorekin elkarlanean.
Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"
Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana.
Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.
Elkar argitaletxea zigortu dute, Hertzainak taldearen kantuak baimenik gabe ustiatzeagatik
Donostiako merkataritza epaitegi batek 21.473,05 euroko kalte-ordaina aitortu die taldeko hiru kideri, “kalte ekonomiko eta moralagatik”. Epaia ez da irmoa, eta helegitea aurkez daiteke Gipuzkoako Auzitegian.
Zea Mays disko berria grabatzen hasi da, Ingalaterran
Errekaldeko taldeak hainbat kantu landu ditu Dave Izumi ekoizlearekin batera, eta grabazioa datozen hilabeteetan osatuko du, hainbat estudiotan, urte amaieran disko berri bat argitaratzeko helburuarekin.
Laukoteak Dave Izumi ekoizlearekin (Billy Bragg, Natalie Imbruglia, James Bay...) lan egin du grabazioaren lehen fase honetan.
Taldeak aurreratu duenez, lan berriak "etapa berri bat markatuko du taldearen ibilbidean, 30 urteko ibilbidera hurbiltzen ari baita".
Abian da Euskal Herriko Orkestra Barrokoa
Euskal Herriko eta kanpoko musikariez zein musika barrokoaren interpretazioan formatzen ari diren gazteez osatuta dago taldea. Otsailaren 26an Arriaga antzokian (Bilbo) eta otsailaren 28an Kursaalen (Donostia), "Masquarade" ikuskizuna aurkeztuko dute.
Enrike Solinis zuzendari artistikoak gidatuta, entsegu irekia egin dute Galdakaoko Torrezabal kultur etxean.
Gontzal Mendibil: “Ekitea gustatzen zait, eustea baino gehiago”
Zeanuriko musikariak mende erdiko ibilbide musikala ospatuko du asteazkenean, urtarrilak 21, Arriaga Bilboko antzokian.
Kantu zerrendan, ez dute huts egingo “Bagare”, “Herria maitatzeko” “Kapitalismoak” eta “Merezi ote”ren mailako kantu historikoek, eta abesti berriagoak ere entzungo dira. Aurrerago jarraipena izango duen formatu honetan (kontzertu gehiago egongo dira), zortzi musikari, bi korista, Beti Jai Alai dantza taldea eta Easo abesbatza izango ditu lagun Mendibilek.
Emanaldiaren atarian, entsegu betean harrapatu eta berarekin hitz egin dugu, honetaz eta hartaz.
Neomak taldea, Arriagan zuzenean
"Lazturak orbain" diskoko aurkezpen bira Bilboko antzokira eraman du taldeak bart. Kantu berriez gain, bestelako abestiak ere utzi zituen gaualdiak, hala nola "Kontu zaharrak".
Errobik azken kontzertua eman du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian
Anje Duhalde eta Mixel Ducau buru dituen talde lapurtar historikoak bere azken zuzenekoa eskaini du Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Errobi taldea euskal rock progresiboaren aitzindari bihurtu zen 70eko hamarkadan. Iaz hasi zuten Errobiren 50. urteurrena ospatzeko agur-bira, eta arrakasta handia izan dute Euskal Herriko hainbat herritan. Astearte honetan, abenduaren 30ean, amaituko dute ibilbide oparo hori, sarrera guztiak agortu dituen kontzertu batekin.
Etzakit 23 urte geroago itzuliko da agertokietara, urtarrilean hiru kontzertu berezirekin
Bi hamarkada baino gehiagoko isilunearen ostean, agertokietara itzuliko da talde hernaniarra. Triki pop talde mitikoak hiru kontzertu eskainiko ditu urtarrilaren 2an, 3an eta 5ean, hasi eta agurtu zen lekuan bere historiari berriro helduz, Oialumen, belaunaldi oso batentzat nostalgiaz eta emozioz beteriko hitzorduan.
Hauek izan dira kultura arloko urteko albiste nagusiak
2025. urteak sekula ikusi gabeko bideak ireki ditu euskal musika industrian. Bukatzera doan urte hau sold outen eta kontzertu handien urtea izan zela gogoratuko dugu ezinbestean.
Milaka lagunek gozatu dute Atarrabiako Aske jaialdian, "herri honen askatasuna" aldarrikatzeko
Hainbat talde eta artista elkartu dira bertan, Neomak, Merina Gris, Gozategi eta Janus Lester tartean. Antolatzaileek "herri honen askatasuna" aldarrikatu dute, "Euskal Herri aske baten soinu-banda sortzeko: euskalduna, feminista, antikapitalista eta solidarioa, besteak beste".
Etzakitek kanta berria kaleratu du bere itzulera iragartzeko: “Hanka-punttetan”
“Hanka-punttetan” abestia kaleratu du Etzakit Hernaniko triki-pop taldeak. Horretan, taldeak lagun izan ditu Alaitz eta Maider, Maixa eta Itziar, Kristina eta Amaia, eta Gozategiko kideak. Etzakit taldea urtarrilaren 3an eta 5ean itzuliko da agertokira, Hernaniko Oialume dantzalekuan.