Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zetaken 'Mitoaroa III' ikuskizun historikoa, zuzen-zuzenean, larunbatean, San Mamesetik, ETB2n eta ETB ONen

Ostegun honetan, Mikel Reparaz kazetariak Pello Reparazi elkarrizketa zabala egingo dio. Ikusgai izango da ETB1en (21:45ean) eta ETB2n (23:15ean), "Bizi Natura" saioaren ondoren

EITBk zuzenean eskainiko du larunbateko Mitoaroa III kontzertua San Mamesetik zuzenean. Kontzertu soil batetik harago, etorkizunera eramango gaituen esperientzia proposatu du Zetakek oraingoan, musika, narrazioa eta teknologia uztartuz. Eta bertan izango da EITB emanaldi historikoa eskaintzeko. Xabier Garcia Ramsden kazetaria izango da oraingoan ere ETBko emanaldiaren sarrera egiteaz arduratuko dena.

Berebat, ahalegin teknologiko handia egingo da  kontzertua zuzenean eskaintzeko: 30 lagunetik gora jardungo dira, UM2a erabiliko dute eta 28 kamerek jasoko dituzten irudiak, ETBko eta Zetakeko lantaldearen artean.

Mikel Reparazek Pello Reparazi elkarrizketa berezia

Kontzertuaren aurretik, halaber, Mikel Reparaz albistegietako kazetariarekin Pello Reparazek izango duen solasaldi pausatua ikusi eta entzuteko aukera izango dugu ostegun honetan, ETB1en eta ETB2n, Mitoaroa III ardatz dutela. ETB2n elkarrizketak gaztelaniazko azpitituluak izango ditu.

Mitoaroa III kontzertua EITBk zuzenean eskainiko du, gaueko 22:00etatik aurrera, ETB2n, ETB2 ONen, ETB ONen, PRIMERANen eta GUAUn .

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X