Kontzertuak

2026/10/04 - 12:09

Kilometroak festaren urteurren borobila ospatzen ari dira gaur Lazkaon

Gipuzkoako ikastolen jaiak 50 urte bete ditu aurten, eta Ikastolen Elkarteak "sorterrira" itzuli nahi izan du. "Ibilian-ibilian, buelta!" lelopean, gustu guztientzako egitaraua ondu dute antolatzaileek. Besteak beste, Gozategi, Nafarroa 1512 eta Skabidean taldeen kontzertuez, Go¡azenen ikuskizunaz eta bertsolariez gozatu ahalko dute bertaratzen direnek. Tarte luzez ateri eutsiko diola iragarri du Euskalmetek.

2026/08/26 - 10:07

ETSk milaka zale kantuan eta dantzan jarri ditu Bilboko Europa parkean

Iñigo Etxezarretaren bandak milaka lagun bildu ditu Bilboko Europa parkean astearte honetan, Aste Nagusian. Bere abesti ezagunez gain, taldea Bilboko jaien kanta abestera animatu da, eta han zaleak zapiekin dantzatzen hasi dira. Hasiera batean, kontzertua asteazken honetan egin behar zen, baina taldeak kontzertua egun bat aurreratzea erabaki zuen, ikuskizunetako teknikariek asteazken honetarako deitutako grebaren ondorioz.

1 2 3 ... 20 »

Asteko irakurriena