Bilbao BBK Liveko sorpresetako bat, argituta: Arde Bogotá Kobetamendin izango da
Egitarauan Bigger Splash bere single berriaren izenez programatuta zegoen murtziar taldeak larunbatean joko du, 18:00etatik aurrera, agertoki nagusian.
Bilbao BBK Live gaur, ostegunarekin, hasiko den jaialdiko antolatzaileek ezustekoak agindu dituzte aurtengo ediziorako, festibalaren 20. urteurrena dela eta. Gutxienez kontzertu sorpresa bat egongo da eguneko, eta larunbatekoa jakina da dagoeneko: Arde Bogotá taldeak single berria aurkeztuko du Nagusia agertokian, 18:00etatik aurrera.
BIlboko jaialdiaren egitarauan Bigger Splash izen misteriotsua ageri da tarte horretarako, Mad Cool Madrilgo jaialdiaren (atzo, asteazkena) eta Cruilla Bartzelonakoaren (ostiralean) karteletan errepikatzen zen talde ezezagunarena.
Atzo argitu zen misterioa, nolanahi den: Madrilgo jaialdian “Bigger Splash”i zegokion orduan, Arde Bogotá eszenaratu zen, eta “La noche” eta “Cowboys de la A3” diskoak kaleratu dituen murtziar laukoteak (boskotea, zuzenean gitarra bat gehituta) “Bigger splash” izeneko single berria aurkeztu zuen.
Kantua popera eta rockera joan-etorrian ibiltzen da, indietik abiatuta, eta hirugarren diskoa izango dutenaren bigarren aurrerakina da.
Zure interesekoa izan daiteke
Bonnie Tyler hil da, pop musikaren mitoa
Besteak beste, "Total Eclipse of the Heart" arrakastagatik ezaguna, 80ko hamarkadako abeslari ikonikoa bart zendu da, 75 urterekin, familiak ohar baten bidez jakinazi duenez.
Jose Gonzalezek piztu du Bilbao BBK Liveko musika
Argentinar-suediar kantautoreak kontzertua eskaini du bart, Guggenheim Bilbao Museoan, Bilbao BBK Live jaialdiaren Bereziak zikloaren barruan. Kobetamendin gaur, ostegunarekin, hasiko dira bozgorailuak aldarrika, eta, Bilbon, musika ez da igandera arte isilduko.
Kobetamendi, festibalarien zain
BIlbao BBK Livek uztailaren 9tik 11ra ospatuko du 20. urteurrena, Robbie Williamsen, Calvin Harrisen, Lily Allenen, Idlesen eta beste haimaika artista eta talderen doinupean. Jaialdiko eremua prest dago, publikoaren gozagarri.
Bilbao BBK Liveko altxor ezkutuak
Sara Zozaya, Apparat, Tomora, Fatoumata Diawara, Cervatana... Bilbao BBK Liveko jaialdiko kartelaren letra handien itzalean aurkitu ditugun hainbat talde eta artista interesgarri zerrendatu ditugu.
Jaso daitezke jada BBK Liveko eskumuturrekoak: Adi, ez ahaztu zurea
Jendetza bildu da gaur goizean BBK Aretoaren aurrean, sarrerak eskumuturrekoekin trukatzeko. Eskumuturrekoa jaialdira sartzeko ez ezik, eremuan edozer erosteko ere ezinbestekoa da; ez da eskudirurik ez eta kreditu-txartelik onartuko. Horrez gain, eskumuturrekorik gabe ezingo da jaialdirako autobusa hartu.
Immanuel Wilkinsen saxofoi boteretsuak itxi du Getxo Jazz
Saxofoi-jotzaile estatubatuarraren laukotea izan da Getxoko jaialdiaren azken gaueko protagonista. Beraiekin batera, Lurium banda frantziarra aritu da, Getxoko Nazioarteko 49. Jazzaldiko Talde Lehiaketako irabazlea.
Camille Thurmanen saxofoia, Getxo Jazzeko bigarren gaueko protagonista
Camille Thurman & The Darrell Green Quartet taldeak jo du Getxoko jazz jaialdiaren bigarren gauean, Muxikebarrin. Thurman, Jazz at Lincoln Center Orchestra ospetsuko lehen emakumea, Darrell Green post-bop bateria jotzaile ospetsuaren laukoteak lagunduta aritu da: Gregory Glassman (tronpeta), Paul Beaundry (baxua) eta David Bryant (pianoa).
Moises P. Sanchez pianistak Getxo Jazz ireki du
"Dedication II" proiektua aurkeztu du madrildar musikariak bart, Muxikebarrin, Javier Vercher (saxo tenorra), Toño Miguel (kontrabaxua), Naima Acuña (bateria) eta Cristina Mocharekin (ahotsa artista gonbidatu gisa) batera.
Oskar Alegria zinemagileak irudiz jantzi du "Gertuegi" Maite Larbururen abestia
Zuzendari nafarrak "begirada zinematografiko eta artisauz" edertu du Maizter hernaniar musikariaren diskoan bildutako kantua.