HERIOTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bonnie Tyler hil da, pop musikaren mitoa

Besteak beste, "Total Eclipse of the Heart" arrakastagatik ezaguna, 80ko hamarkadako abeslari ikonikoa bart zendu da, 75 urterekin, familiak ohar baten bidez jakinazi duenez. 

20210810121122_bonnie-tyler_
Argazkia: EITB

Bonnie Tyler abeslari britainiarra, besteak beste "Total Eclipse of the Heart" arrakastagatik ezaguna, 75 urterekin hil da ustekabean Portugalgo ospitale batean. 

Haren familiak ohar baten bidez eman du heriotzaren berri, eta "tragedia" honi aurre egiteko "pribatutasuna" eskatu dute. Duela aste batzuk hesteetako ebakuntza bat egin zioten abeslariari Faroko Ospitalean, Algarven (Portugal), hantxe bizi baitzen azken urteetan. 

Musikariak ia mende erdiko ibilbidea osatu zuen, eta pop nahiz rock generoak menderatu zituen bere ahots latz eta indartsuarekin. Nazioarteko arrakasta handiak lortu zituen, aipatutako kantuaz gain, "It's a Heartache" ezagunarekin.

Guztira 18 estudio-album argitaratu zituen. Horri esker, hiru Grammy saritarako izendatu zuten 1984 eta 1995 artean, eta beste hiru Brit saritarako 1977, 1984 eta 1986an. Garaikurrak eskuratu ez bazituen ere, bere estilo bereziak azken hamarkadetako artista garrantzitsuenetako bat bezala kokatzen du.

Bere azken biretan adina zenbaki bat besterik ez zela erakutsi zuen galesarrak, sasoian jarraitzen zuela agerian utziz. Horren adibide argia izan zen Santanderreko Magdalena Deluxe jaialdian eman zuen kontzertua; 70 urterekin. Ordu eta erdiko emanaldia eskaini zuen bere ibilbideari errepasoa egiteko.

Iragarkia
20210810121122_bonnie-tyler_
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Oskorri argazkia Arantzazu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko

Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X