Bideoklipa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Oskar Alegria zinemagileak irudiz jantzi du "Gertuegi" Maite Larbururen abestia

Zuzendari nafarrak "begirada zinematografiko eta artisauz" edertu du Maizter hernaniar musikariaren diskoan bildutako kantua. 

"Gertuegi" Maite Larbururen kanturako Oskar Alegriak egin duen bideokliparen fotograma bat.

Oskar Alegria zinemagileak ("Emak bakia", "Zumiriki", "Zinzindurrunkarratz") bere begirada berezia eskaini dio "Gertuegi" Maite Larburu hernaniar musikariaren kantuari. Maizter (2025) diskoan dago jasota "Gertuegi". 

Oskar Alegriaren irudiak, Maite Larbururen musika, hitz eta ahotsak eta Vega Monteroren moldaketa elektronikoak biltzen ditu lanak. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X