Zita bikoitza etxean
“Tantas cosas que contar” Amaia Montero abeslaria La Oreja de Van Gogh taldera itzuli izana ospatzen duen bira Donostiara iritsiko da asteburuan. Iluben, Donostia Arenan, dago jarrita hitzordua, ostiral-larunbatetarako.
La Oreja de Van Gogh Donostiara bueltan da, 2026ko formazioan: Amaia Montero berriz ere gidari, mikrofonoa atzera hartuta, eta Imanol Goikoetxea gitarrista Pablo Benegas jatorrizko taldekidearen ordez. Ilunben, Donostia Arenan, joko dute asteburu honetan.
Ostiralean, uztailak 31, eta larunbatean, abuztuak 1, izango da, Marlon talde asturiarra izango da artista gonbidatua eta sarrera batzuk daude oraindik salgai (66 euro balio dute pistakoek).
Pabiloiaren ateak 20:30ean irekiko dituzte, eta La Oreja de Van Goghen emanaldia 22:00etarako dago iragarrita.
Donostiar pop taldea bere jatorrizko hiriko publikoarekin batuko da berriz, “Tantas cosas que contar” birari dagozkion emanaldietan. Kontzertu sorta hori maiatzaren 9an abiatu zuten, Bizkaia Arena Barakaldoko pabiloian, eta lehen bira da, Amaia Montero berriz taldean dela, La Oreja utzi eta 18 urte geroago.
Azaroaren 20 eta 21ean, La Oreja de Van Gogh Iruñean arituko dira, Nafarroa Arenan, eta abenduaren 5ean BECera itzuliko dira, 2027ko martxoan, Ekuadorren, Kolonbian, Perun, Uruguain, Argentinan eta Txilen biraren Latinoamerikako kontzertuei ekin aurretik.
Zure interesekoa izan daiteke
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko