La Oreja de Van Gogh taldeak maiatzaren 9an ekingo dio itzulerako birari, BECen
Donostiako taldea uztailaren 31n arituko da Gipuzkoako hiriburuan, Illunben, eta azaroaren 20an, berriz, Iruñean. Sarrerak astelehenean jarriko dira salgai, urriaren 20an.
La Oreja de Van Gogh taldeak Amaia Montero jatorrizko abeslaria atzera taldera ekarriko duen biraren lehen datak iragarri ditu gaur, ostiralarekin. Lehen kontzertua maiatzaren 9an izango da Barakaldon, BECen.
Taldeak klasikoz beteta egongo diren kontzertuak agindu ditu: "Cuídate", "La Playa", "Puedes contar conmigo", "Rosas", "20 de enero"... Eta emanaldiotarako sarrerak astelehenean (urriak 20) jarriko dituzte salgai; ohiko tiketen prezioa 45 eta 72 euro artekoa izango da (gehi "banaketa gastuak"), eta VIP paketeena 110 eta 290 artekoa.
Barakaldon hasi ondoren, Tantas Cosas que Contar bira Donostiara (Illunbe, uztailak 31) eta Iruñera (Nafarroa Arena, azaroak 20) iritsiko da.
La Oreja de Van Goghek aste honetan bertan iragarri du Amaia Montero taldeko jatorrizko abeslaria bueltan dela, beren bideak aldendu eta 17 urtera. Pablo Benegas taldeko gitarristak, bestalde, taldean jarraituko du, baina ez du bira honetan parte hartuko.
“Berriz batuta egotea magikoa da guretzat, eta partekatu egin nahi dugu. Gaur inoiz baino gehiago, gure kantuak eskuetan hartu eta mundura irten nahi dugu, gau batez milaka izan eta zuekin batera kantatu, bizitza behin bizitzen dela, hemen eta orain gertatzen dela guztia”, adierazi du taldeak ohar batean.
Zure interesekoa izan daiteke
The National taldeak Donostian emango duen kontzertuaren xehetasunak kontatu dizkigu
Arde Bogota taldeak San Mamesen joko du ekainaren 12an
BIMEk 70 kontzertu eta Alaska, Luz Casal, Rafa Sardina eta beste profesional batzuekiko topaketak eskainiko ditu
Delinqüentes, Cervatana eta Tremenda Jauria En Vivo jaialdian arituko dira, Iruñean
ABAO Bilbao Operak "La traviata" lanarekin abiatuko du 75. denboraldia
“Arriagaren aterkia” lanak bidaia bat eskainiko du, ehun ahotsek gidatuta
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko