ETS eta Celtas Cortos, Getxo Folkeko kartelburuak
Getxoko Folk Jaialdiaren 42. edizioak Dulce Pontes fado musikariren kontzertu bat eta “Xalbador, Urepeleko artzaina” ikuskizuna ere eskainiko ditu, irailaren 9tik 13ra.
Getxoko Folk Jaialdiaren 42. edizioak Dulce Pontes fado musikariren kontzertu bat eta “Xalbador, Urepeleko artzaina” ikuskizuna ere eskainiko ditu, irailaren 9tik 13ra.
ETS eta Celtas Cortos taldeek Ereaga hondartzan eskainiko dituzten kontzertuak izango dira irailaren 9tik 13ra egingo duten Getxo Folk jaialdiko emanaldi jendetsuenak. Musika jaialdiaren 42. edizioa Muxikebarrin, Areetako Geltoki plazan eta hondartzako aparkalekuan egingo dute.
Azken toki horretan arituko dira, hain zuzen ere, Celtas Cortos irailaren 11n, getxoztarrekin batera taldearen 40.urteurrena ospatzeko, eta biharamunean, irailaren 12an, ETS talde ospetsua.
Bestalde, Muxikebarriko ordainpeko kontzertuei dagokienez, Dulce Pontes fadista arituko da batetik, irailaren 12an, eta “Xalbador, Urepeleko artzaina” Joxan Goikoetxea musikariak ondutako ikuskizuna jokatuko dute, bestetik, irailaren 13an, bertsolari handiaren heriotzaren 50. urteurrenaren kariaz.
Ikuskizun horretan, Euskal Herriko hainbat atista Fernando Aire Etxart Xalbador omentzeko batuko dira, oholtza gainean.
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da