Azkena Rock Festival jaialdiak kontzertuen ordutegia iragarri du
Bywater Call eta The Backyard Casanovas taldeak izango dira Andre Maria Zuriaren plazako doako kontzertuen protagonistak, eta familiek Txiki ARF guneaz gozatu ahal izango dute.
Azkena Rock Festival jaialdiak 24. edizioko (ekainak 18, 19 eta 20, Mendizabalan) ordutegiak argitaratu ditu. Ostegunean, The Hives taldeak 23:35ean joko du; Alice Cooper, ostiraleko kartelburua, gauerdia jo eta hogei minutura taularatuko da; eta Social Distortion, larunbateko talde nagusia, 21:40an igoko da God agertokira.
Ostiralean zein larunbatean (13:30), Andre Maria Zuriaren plazan egingo diren doako kontzertuek emango diote hasiera egunari; ostiralean Bywater Call soul-blues taldea arituko dia, eta larunbatean The Backyard Casanovas rock-and-roll talde alemaniarra.
Gainera, hirugarren urtez jarraian, Azkena Rock Festival jaialdiak familiei zuzendutako programazioa izango du: jaialditik igaro diren talde mitikoen omenezko kontzertuak, ikastaroak eta haurrentzako jarduerak (aurpegi-margotzaileak, air guitar lehiaketak, bingo rockeroa, pua eta txapa pertsonalizatuen sorkuntza....).
Eguneko sarrerak eta 3 eguneko bonuak eskuragarri daude jaialdiaren webgunean.
Ekainak 18, osteguna
18:00 Ateak ireki
GOD
19:05 ROBERT FINLEY
21:10 IMELDA MAY exclusive rock & roll show feat. Darrel Higham
23:35 THE HIVES
RESPECT
18:15 NHIL
20:05 DEWOLFF
22:30 CORROSION OF CONFORMITY
01:00 THE ADICTS Adios Amigos
TRASHVILLE - TRASH A GO-GO!
19:30 CAPTAIN TRASHO
21:00 RADIOACTIVAS
22:30 THE CONCRETE BOYS
01:00 LES ROBOTS
02:30 ÁNGEL Y CRISTO
Ekainak 19, ostirala
ANDRE MARIA ZURIAREN PLAZA
13:30 BYWATER CALL
MENDIZABALA
17:00 Ateak ireki
GOD
17:30 BLACK MARACAS
19:20 COUNTING CROWS
21:45 SUGAR
00:30 ALICE COOPER
RESPECT
18:15 THE DEL FUEGOS
20:25 OLD CROW MEDICINE SHOW
23:00 THE TEMPERANCE MOVEMENT
01:55 EVARISTO
LA SALVE
18:00 THE DAMN TRUTH
19:30 HÄLLAS
21:00 CIRCLE JERKS
23:20 TROPICAL FUCK STORM
02:00 VOIVOD
TRASHVILLE - TRASH A GO-GO!
18:15 CAVEGIRL + THE NEANDERGALS
20:00 STOMPIN’ RIFFRAFFS
22:20 HENGE
01:00 THE DWARVES
03:00 RESTLESS RAMONE
TRASHVILLE - RAT HOLE
17:30 - 20:30 TXIKI ARF
Ekainak 20, larunbata
ANDRE MARIA ZURIAREN PLAZA
13:30 THE BACKYARD BABIES
MENDIZABALA
17:00 Ateak ireki
GOD
17:30 LEPORA
19:20 SUPERCHUNK
21:40 SOCIAL DISTORTION
00:35 CARPENTER BRUT
RESPECT
18:15 VANDOLIERS
20:25 SLEAFORD MODS
23:15 JASON ISBELL & THE 400 UNIT
01:55 ALCALÁ NORTE
LA SALVE
18:00 RODEO
19:30 SPLIT DOGS
20:50 STARBENDERS
22:30 LADY BANANA
00:15 DISCHARGE
01:50 THERAPY?
TRASHVILLE - TRASH A GO-GO!
18:30 TWIN GHOSTS
20:30 BRIDGE CITY SINNERS
22:30 CAPITÁN ENTRESIJOS feat. Garganta Profunda
01:00 BLOODSUCKING ZOMBIES FROM OUTER SPACE
TRASHVILLE - RAT HOLE
17:30 - 20:30 TXIKI ARF
Zure interesekoa izan daiteke
Silvio Rodriguezek geldialdia egin du Bartzelonan, Euskal Herrirako bidean
Kubatarrak kontzertua egin du bart Liceun, irailaren 12 eta 13an Bilboko Euskaldunan aritu aurretik.
Zuzenean: Basking Beat & Bite
Basking Beat & Bite jaialdiaren edizio berri bat egingo da abuztuaren 29an, Miami, Santiago de Chile, Helsinki eta Tbilisin aldi berean eskainiko diren kontzertuekin. Euskal musikaren egungo lau proposamen bilduko ditu programazioak: Merina Gris, Mirua, Sua eta Idoia.
ETS taldeak hankaz gora jarri du Europa parkea, "Badator Marijaia" abesten
37.000 lagun inguru Arabako taldearen kontzertuan izan dira, eta aho batez abestu dituzte kanta guztiak. ETSk harrituta utzi ditu Europa parkera joandakoak, Aste Nagusiko Badator Marijaia jo dutelako.
Dolly Parton hil da, country musikaren izar ospetsua
Abeslari eta konpositore estatubatuarra 80 urte zituela hil da. Azken hilabeteetan gaixorik ibili zen eta kontzertu batzuk bertan behera utzi zituen.
Zea Mays, Leire Martinez, Bebe, M-Clan... Aste Nagusiko kontzertu guztiak
Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo aste osoan zehar, hiriko hainbat agertokitan banatutako kontzertu-programazio zabalarekin. Hauek dira jaietako musika-eskaintzaz gozatzeko emanaldi eta ordutegi nagusiak.
ETS taldeak dantzan jarriko du gaur Bilbo, Europa parkeko kontzertuen lehen gauean
Hitzordua 00:00etan da, Europa Parkean. Horrez gain, beste musika proposamen batzuk ere izango dira, besteak beste, Bilboko Udal Bandaren emanaldia, Serafin Zubirirekin batera, 23:30ean, Abandoibarran.
Leire Martinezek 13.000 lagun bildu ditu Abandoibarran, gau ahaztezin batean
Abeslari donostiarrak bere bakarkako ibilbidearen lehen lana aurkeztu du Aste Nagusian: “Historias de aquella niña”. Emozioz eta nostalgiarako tartez betetako kontzertua izan da, aro berri bati ekiteko.
Zea Maysek jendetza bildu du Abandoibarran rock doinuekin
Elektrizitatea abestiak jendea saltoka eta kantuan jarri du, gaueko unerik txalotuenetako batean. Kontzertuak Francis Diez Doctor Deseo taldeko abeslariaren parte-hartzea izan du, eta elkarrekin abestu dute Corazón de tango abestia.
ETSk Bilbon emango duen kontzertua abuztuaren 25era aurreratu dute, ikuskizunetako teknikarien greba dela eta
Hasiera batean abuztuaren 26rako aurreikusita zegoen En Tol Sarmiento taldearen kontzertua datorren asteartean izango da azkenean, taldeak eta Bilboko Udalak aldaketa adostu ostean.
Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko
Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.