13. edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Flamenco On Fire jaialdiak Nafarroako hiru udalerritan zabalduko du "Andaluziako kadentzia"

Nafarroako flamenko jaialdia Viana, Lizarra eta Iruñera iritsiko da, abuztuan.

Yerai Cortés gitarra-jotzailea

Yerai Cortés Baluarten arituko da abuztuaren 31n

Flamenco On Fire jaialdiaren 13. edizioa Vianan hasiko da, abuztuaren 21ean, handik Lizarrara egingo du biharamunean, eta 26tik 29ra Iruñean hartuko du aterpe; guztira 6 egun izango dira, 16 agertoki eta 34 jarduera, gitarraren, kantuaren eta dantzaren inguruan. 

Parte hartuko duten artisten artean daude, besteak beste, José Mercé, Mayte Martín, Manuel Liñán, El Pele, Rafael Riqueni, Yerai Cortés, Sandra Carrasco, David de Arahal, La Fabi, Cervatana, Rosario La Tremendita, Ana Morales, Tim Ries, Ana Moura, Águeda Saavedra, Paloma Fantova, José Gálvez, Juan Diego Mateos, Felipe Maya, Jerónimo Maya, Joselito Acedo, Alejandro Hurtado, Morenito de Illora, Carmen Carmona eta Miguel Ángel Heredia.

Programazioak 1925 eta urteen arteko musikari begiratuko dio batez ere, eta kontzertuetarako sarrerak maiatzaren 8an jarriko dira salgai.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X