OMEk baieztatu egin du bi hantabirus kasu izan direla gurutzaontzian, eta zazpi kasu aztertzen ari dira
Hiru bidaiari hil dira hantabirusak jota, eta laugarren bat zainketa intentsiboetan dago. 23 nazionalitatetako 149 lagun (88 bidaiari) zeramatzan itsasontzia Argentinatik irten zen martxoaren 20an, Cabo Verderantz. Egun, han jarraitzen du, Kanaria Handian edo Tenerifen lehorreratzeko zain. OMEk uste du gaixo eta hildakoak gurutzaontzitik kanpo infektatu zirela.
Cabo Verdeko Hondius itsasontziaren irudia. Argazkia: EFE
Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) Cabo Verdeko kostaldean atxikita dagoen Hondius ontziari lotutako hantabirusaren bi kasu baieztatu ditu, Oceanwide Expeditions enpresak jakinarazi duenez. Guztira, zazpi dira kutsatutakoak, OMEk esan duenez.
Gainera, arnasketa-sintomak dituzten bi tripulatzaile (batek infekzio arina dauka, eta besteak, akutua) eta maiatzaren 2an hildako bidaiariarekin lotutako pertsona bat ebakuatu egin dute. "Orain arte, ez da sintomarik duen beste inor identifikatu", ohartarazi dute ohar batean. Hala, datozen orduetan bi gaixo (Britainia Handiko eta Herbeheretako nazionalitatea dute) lekualdatzea aurreikusi dute.
Gainerako bidaiariak eta tripulatzaileak ontzian egongo dira lehorreratzeko portu bat zehaztu eta horretarako baimena izan arte (Las Palmas eta Tenerife daude aukeren artean). "Gurutzaontzian giroa lasaia da, bidaiariak, oro har, lasai daude", adierazi du Oceanwide Expeditionsek, eta enpresak esan du "bidaiariei informazio argia eta lasaitasuna emateko lanean dabil, baita lehorreratzea eta kontrol medikua arintzeko ere".
Apirilaren 11n bidaiari bat hil zen itsas bidaian, baina ezin izan zen zehaztu heriotzaren arrazoia. Haren gorpua apirilaren 24an lehorreratu zen Santa Elenan, emazteak lagunduta, aberriratzeko. Handik egun batzuetara, apirilaren 27an, ontzi-enpresari jakinarazi zioten emakumea gaixotu egin zela itzulerako bidaian, eta hil egin zela. Maiatzaren 4an, berriz, hantabirusaren aldaera bat zela baieztatu zen. Bi hildakoak Herbehereetakoak ziren.
Apirilaren 27an bertan, bidaiari britainiar bat larri gaixotu zen eta Hegoafrikara eraman zuten. Johannesburgon dago, ZIUan, egoera kritikoan baina egonkor, hantabirusaren aldaera batek jota dago. Maiatzaren 2an hirugarren bidaiari bat hil zen, alemaniarra, baina oraindik ez da zehaztu zergatik hil zen.
Gurutzaontzitik kanpo
Gainera, OMEk uste du gaixo eta hildakoak gurutzaontzitik kanpo infektatu zirela. "Gure hipotesia da, kasuen kronologia kontuan hartuta — ditugun sei edo zazpi kasu susmagarriak, hasierako pazientea, lehen kasua eta haren emaztea aintzat hartuta—, Argentinan ontziratu zirela eta han egiten ari ziren jardueraren batean kutsatu zirela", adierazi du Maria Van Kerkhove epidemiak eta pandemiak prebenitzeko eta prestatzeko OMEren zuzendariak.
Agerraldia izan den bidaiak espedizio-bidaia bat eskaintzen zuen, eta parte-hartzaileetako batzuk hegaztiak behatzen eta basa-faunarekin lotutako beste jarduera batzuetan aritu ziren.
Beraz, OMEk darabilen hipotesiaren arabera, infekzioa lehorrean gertatu zen, eta ondoren infektatuak gainerako bidaiariekin elkartu ziren ontzian.
14 espainiar ontzian
Espainiako Osasun Ministerioak astelehen honetan baieztatu duenez, gurutzaontzian 14 espainiar daude, 13 bidaiari eta tripulazioko kide bat (Katalunian bizi dira bost bidaiari). Espainiako Ministerioak lankidetza estuan dihardu OMErekin, Herbehereetako eta Erresuma Batuko agintariekin koordinatuta.
Itsasontzian 23 nazionalitatetako 149 lagun (88, bidaiariak) zeuden. Ushuaiatik (Argentina) abiatu ziren martxoaren 20an Cabo Verderantz, Hegoafrikan geldialdia eginda, eta bidaia maiatzaren 4an amaitzea aurreikusita zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.