Zer da hantabirusa, karraskariek transmititzen duten eta gaixotasun larriak eragin ditzakeen birusa?
Gizakiek harrapa dezakete, kutsatutako animalien bidez, eta gaixotasun larriak eragin ditzake. Heriotza tasa % 5 eta % 15 bitartekoa da, birus motaren arabera. Karraskarien gernua, gorozkiak edo listua ukituta kutsa daiteke, baita hozkaden bidez ere, nahiz eta zailagoa izan.
Bektoreen kontroleko teknikari bat, lagin bat prestatzen, San Diegon. Artxiboko irudia: Europa Press.
Hantabirusa karraskariek transmititzen duten birus multzo bat da, gaixotasun larriak eragin ditzake. Ez da intsektuen bidez kutsatzen, gaitza duten animalien gernua, gorozkiak zein listua ukituz eta partikula kutsatuak arnastuz transmitizen da.
Birus zoonotiko horrek arnasbide eta giltzurrunetako koadro larriak sor ditzake, eta hasierako sintomak gripearen antzekoak izan ohi dira: sukarra, giharretako mina eta nekea, besteak beste. Gizakion artean kutsatzea oso arraroa bada ere, infekzioak bilakaera larria izan dezake.
Hantabirusaren inguruan jakin beharrekoak
Zer da hantabirusa?
Bunyaviridae familiako hogei bat birusek osatzen dituzte hantabirusak, baina familia horretako beste birus mota batzuek ez bezala, ez dira intsektuen bidez kutsatzen, infektatutako karraskarien bitartez baizik.
Birus zoonotiko bat da, hau da, gizakiak kutsa daitezke, animalien bidez. Gaixotasun larriak eragin ditzake. Heriotza tasa % 5 eta % 15 bitartekoa da, birus motaren arabera.
Birusaren familia bi talde handitan banatzen da, jatorri geografikoaren arabera: Europa eta Asiakoa, alde batetik; eta Amerikakoa, bestetik.
Nola kutsatzen da hantabirusa?
Kutsatutako karraskarien gernua, gorozkiak zein listua ukituta kutsa daiteke, baita hozkaden bidez ere, nahiz eta zailagoa izan.
Animalia horiek birusaren gordailu naturala dira.
Birusa hartzeko bide ohikoenen artean dago aerosolak edo kutsatutako hautsa inhalatzea.
Karraskariek, berriz, haginkaden edo atzaparkaden bitartez kutsatzen diote elkarri birusa.
Pertsonen artean, bestalde, ez da batere ohikoa birusa kutsatzea. Halere, gerta daiteke eta gaixotasuna larria izan daiteke. Askok asteak eta hilabeteak behar dituzte osatzeko.
Zer sintoma ematen ditu eta zein da pronostikoa?
Gizakietan, Europa eta Asiatik iritsitako hantabirusek sukar hemorragikoa eta giltzurrunetako sindromea eragin ohi dute. Inkubazioak 2-3 aste irauten du.
Amerikatik heldutako birusak, ordea, biriketako sindromea eragiten du. Eboluzioa oso azkarra izaten da, eta denbora gutxian arnas gutxiegitasuna eragin dezake.
Gainera, bi gaixotasunak batera ager daitezke. Horrek esan nahi du aldi berean hainbat organo kaltetu ditzakeela.
Gizakietan, gaixotasuna neumoniarekin edo beste patologia batzurekin nahasteko aukera ere badago.
Hasiera bateko sintomen artean sukarra, buruko mina, giharretako mina, goragalea eta nekea ager daitezke. Alegia, gripearekin nahas daiteke.
72 ordu lehenago kutsatu den pertsona bati hantabirusa diagnostikatzea oso zaila da. Horregatik, beharrezkoa da sintomak hasi eta 72 ordura analitika errepikatzea.
Zein dira prebentzio neurri ohikoenak?
Etxeak eta biltegiak ondo ixtea gomendatzen dute, karraskariak sar ez daitezen. Komeni da, halaber, zaborrik ez pilatzea.
Era berean, karraskarien gorozkiekin zikindutako tokiak ongi garbitzea aholkatzen dute, leku horiek ondo aireztatzea, eta garbitzeko orduan eskularruak, betaurrekoak eta maskarak erabiltzea.
Bestalde, ez da komeni urik gabe erratza pasatzea. Hautsa kentzeko detergenteak edota produktu desinfektatzaileak erabili behar dira, bai eta lanbas eta trapu bustiak ere.
Ez du tratamenturik ezta txertorik ere
Gaur egun ez dago hantabirusak eragindako infekzioentzako tratamendu jakin bat. Horregatik, ezinbestekoa da diagnostiko goiztiarra eta ospitalera sintomak azaldu bezain pronto joatea, ZIUn sartzeko eta arnasketa arazo larriagoak izateko aukera txikiagoa izan dadin.
Zure interesekoa izan daiteke
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.