Lekuko batek adierazi du Maialenen ustezko hiltzailea “noraezean" zebilela eta biktimari “familia aurka jartzea" leporatzen ziola
Maialenen hilketaren epaiketaren bigarren egunean, hainbat lekukok deklaratu dute. Maialen maiatzaren 27an hil zuen omen bikotekideak, Gasteizko hotel batean, 13 labankada emanda. Akusazioek diote hiltzeko asmoz jardun zuela, eta 45 urteko espetxe-zigorra eskatu dute. Defentsak, berriz, "errealitatetik deskonektaturik" zegoela alegatzen du.
Maialen Mazonen (ustez bikotekide ohiak Gasteizen labankadaka hil zuen andrea) heriotza argitzeko epaiketaren bigarren egunean, hainbat lekukok deklaratu dute. Horietako batek, akusatuarekin harreman komertziala izan zuenak, “noraezean zebilen” pertsona gisa deskribatu du, eta biktimari “familia bere aurka jartzea" leporatzen ziola adierazi du.
Maialenen aitaren bikotekidearen semeetako batek ere testigantza eman du gaur goizean, eta adierazi du anaiak eta biak aurkitu zutela gaztearen gorpua. Antza, aurreko egunetik ez zuten Maialenen berririk, eta Gasteizko hainbat ostalaritza-establezimendutan ibili ziren gazldezka, ostatu hartu zuen tokia topatu zuten arte.
Kontatu duenez, biktima lurrean zegoen, zaurituta, alabaren aulkitxoari helduta. Azaldu du gertakariak ondorio psikologikoak izan dituela familian.
Gainera, Maialen eta haren ustezko hiltzailea maiz joaten ziren taberna eta kafetegietako langileek ere hartu dute hitza gaurkoan, eta gehienek esan dute ohikoa zela bikotea liskarrak izaten ikustea, eta harreman gorabeheratsua zutela.
Apartahotelean, solairu berean ostatu hartuta zegoen bezero bat ere izan da gaur epaiketan, eta, adierazi duenez, arratsalde hartan, gelara bidean zihoala, oihuak eta irainak entzun zituen korridorean, eta, 19:00ak inguruan, motxila bat ikusi zuen bide erdian botata.
Krimena gertatu eta ordu batzuetara ustezko hiltzailearekin tragoak edaten egon ziren bi gaztek ere deklaratu dute, eta esan dute akusatua odolez zikinduta eta “apatiko” agertu zela, baina “normaltasunez eta eldarnio-sintomarik gabe” hitz egiten zuela. Gainera, alkandoraren odolaren jatorriari buruzko azalpenak eskatu zizkiotenean, bere bikotekideak “jo” egin zuela ziurtatu zuela azaldu dute.
Atzo ekin zitzaion Maialen Mazonen ustezko hiltzailearen epaiketari. Bikiez haurdun zegoela, 2023ko maiatzaren 27an hil zuen ustez bikotekide ohiak, Gasteizko hotel batean, 13 labankada emanda. Akusazioek diote hiltzeko asmoz jardun zuela, eta 45 urteko espetxe-zigorra eskatu dute. Defentsak, berriz, "errealitatetik deskonektaturik" zegoela alegatzen du. Gaurko saioan 11 lekukok deklaratu dute.
Nabarmentzekoa da krimen horrek zalantzan jarri zuela genero-indarkeriaren biktimak babesteko sistema EAEn. Izan ere, akusatuak urruntze agindua zuen, eta Maialen "arrisku larrian" zegoen biktima gisa agertzen zen VioGen genero indarkeria kasuen Espainiako jarraipen sisteman, baina Ertzaintzak "arrisku baxuko" kalifikazioa eman zion. Kasu horren ondorioz, Ertzaintzak kasu horietan jarduteko protokoloak aldatu zituen.
Zure interesekoa izan daiteke
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, programazioaren zati batekin airean, greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek Andre Maria Zuriari egindako lore-eskaintza eta aurreskua izango dira asteazken honetan Gasteizko jaietako ekitaldi sinbolikoenak. Ikuskizunen eta ekitaldien sektorearen greba deituta dago gaur, eta hainbat kontzertu eta jarduera zalantzan daude.
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.