Aldentze aginduen inguruan zeukan protokoloa aldarazi zion Ertzaintzari Maialen Mazonen hilketak
Maialen "arrisku handiko" biktima zen indarkeria matxistarekin lotutako kasuak aztertzen dituen Estatuko VioGen sistemaren arabera. Ertzaintzak, ordea, "arrisku txikiko" biktimatzat jo zuen. Antza denez, Polizia Nazionalaren VioGen sistemako eta Ertzaintzaren EVA sistemako artxiboak ez zetozen bat. Bestalde, Ertzaintzak berak kasuaren inguruan egindako balorazioak ere huts egin zuen.
Maialen Mazonen —hil zutenean bikiez haurdun zegoen, eta bi urteko alabaren aldamenean aurkitu zuten bere gorpua— hilketak hautsak harrotu zituen arlo juridiko naiz polizialean, askok zalantzan jarri baitzuten Ertzaintzak biktimari eman zion babesa.
Izan ere, Ertzaintzak bazekien aldian-aldian biktima eta hiltzailea elkarrekin bizi zirela, gizonak gutxienez bi salaketa zituen arren —bata Castellón eta bestea Torremolinosen, biak bere emaztearen aurkako indarkeria matxistagatik—.
Maialen Euskadira itzuli zenean, baina, Ertzaintza berarekin harremanetan jarri zen: urtarrilean, lehenengo aldiz, eta hil baino hamar egun lehenago, bigarrenez. Batean zein bestean, emakumeak Ertzaintzari esan zion ez zegoela arriskuan eta urruntze agindua berak onartu zuela, Josu Erkoreka orduko Segurtasun sailburuak jakinarazi zuenez.
Edonola ere, Estatuko beste Segurtasun Indar batzuek argitu zuten aldentze agindu bat urratzea delitu dela kasu guztietan, "biktimak onartu izan arren".
Gainera, Maialen "arrisku handiko" biktima zen indarkeria matxistarekin lotutako kasuak aztertzen dituen Estatuko VioGen sistemaren arabera. Ertzaintzak, ordea, "arrisku txikiko" biktimatzat jo zuen. Antza denez, Polizia Nazionalaren VioGen sistemako eta Ertzaintzaren EVA sistemako artxiboak ez zetozen bat. Bestalde, Ertzaintzak berak kasuaren inguruan egindako balorazioak ere huts egin zuen.
Horren aurrean, matxismoaren biktima diren emakumeak babesteaz arduratzen den Clara Campoamor elkarteak adierazi zuen zerbaitek huts egin zuela, eta zehaztu zuen urruntze agindu bat urratzea beti dela delitu, biktimak eraotzaileari horretarako baimena ematen dion kasuetan ere.
Harrezkero, Ertzaintzak protokoloa aldatu zuen, eta gaur egun ez du inoiz aldatzen biktimari beste erkidego batean ezarritako arrisku maila; hasiera batean, behintzat.
Horrez gain, Maialenen hilketa gertatu zenetik, aldentze agindua urratzen duen gizon oro atxilotzeko betebeharra du Ertzaintzak.
Zure interesekoa izan daiteke
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.