EUSTAT
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2025ean 13.297 haur jaio ziren EAEn, 2024an baino %2,8 gehiago

2025eko azken hiruhilekoan, 3.438 jaiotza izan ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, hau da, iazko aldi berean baino % 6,1 gehiago, Eustaten datuen arabera. 

Jaiotza-tasa

Haur jaioberri bat. Artxiboko argazkia: EITB

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 13.297 haur jaio ziren 2025. urtean da, hau da, 2024an baino % 2 ,8 gehiago (360 jaiotza gehiago), Eustat euskal estatistika erakundeak astelehen honetan zabaldutako behin-behineko datuen arabera.

Jaiotza-kopuruak hiru lurralde historikoetan egin du gora: 63 gehiago Araban (2.157 jaiotza, guztira), 172 gehiago Bizkaian (6.593 jaiotza, guztira) eta 125 gehiago Gipuzkoan (4.547 jaiotza, guztira). 

Iazko laugarren hiruhilekoari dagokionez, 3.438 haur jaio ziren EAEn, 2024ko aldi berean baino % 6,1 gehiago.

Gipuzkoak izan du igoera handiena (% 9,4), eta haren atzetik, Bizkaia (% 4,6) eta Araba (% 4,3). Guztira, 1.172, 1.704 eta 562 jaiotza izan ziren, hurrenez hurren.

Jaiotzak amaren adinaren arabera banatuz gero, 35-39 urteko amen taldea da nagusi, jaiotzen % 35,2rekin, eta 30-34 urteko taldea dago ondoren, jaiotzen % 32,4rekin. 

Bestalde, ama atzerritarrak guztien % 26,8 izan ziren EAEn. 2024ko hiruhileko berean, berriz, atzerriko nazionalitatea zuten amak % 29,4 izan ziren.

Zure interesekoa izan daiteke

vivienda-etxebizitza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Honako hauek dira Euskadiko bizitegi-larrialdiari erantzuteko gaurtik indarrean diren premiazko neurriak

Etxebizitzaren arloko politika publikoak merkatuaren errealitate berrira egokitzea bilatzen du Eusko Jaurlaritzak onartutako dekretuak, estaldurak eta laguntzak handituz, tresnak malgutuz eta gaur egun etxebizitza duina eta egokia lortzeko zailtasun handiagoak dituztenei "modu azkarragoan eta eraginkorragoan" erantzuteko. Gainera, etxebizitza babesturako eta alokairu publikorako higiezinen-parkea handitzeko neurriak aurreikusten ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X