Israelek "nazioarteko zuzenbidea urratu" duela salatu dute Iruñean
Elkarretaratzean, atxilotutako bi ekintzaileak askatzeko eta ontziei Gazara iristen eta laguntza humanitarioa ematen uzteko eskatu dute, besteak beste.
Dozenaka pertsona bildu dira gaur, igandea, Iruñean, Yala Nafarroa con Palestina elkarteak deituta, Israelek laguntza humanitarioa zeraman ontzidiko bi kiderekin egindako "Nazioarteko Zuzenbidearen urraketa argia" salatzeko.
Lidon Soriano Palestinari elkartasna adierazteko elkarte horretako bozeramaileak nazioarteko komunitatearen eta gobernuen "eraginkortasun eza" kritikatu du, herritarren mobilizazioaren aurrean. "Herritarrak mobilizatzen ari diren arren, gobernuek ez dute egoera honek eskatzen duen erantzuna ematen", salatu du. Protesta Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean egin dute, "STOP genozidioa eta blokeoa" eta "Atxilotuak askatu" leloak zeramatzaten bi pankartekin.
Sorianok "kezkagarritzat" jo du Israelen "zigorgabetasuna", eta "nazioarteko zuzenbidearen 50 urraketa baino gehiago" pilatzea leporatu dio. Horregatik, onartezintzat jo du gobernuek egoera hori ahalbidetzen jarraitzea.
Elkarretaratzean, atxilotutako bi ekintzaileak askatzeko eta ontziei Gazara iristen eta laguntza humanitarioa ematen uzteko eskatu dute, besteak beste. Horrez gain, Israeli zigorrak ezartzeko, herrialdearekin harremanak hausteko eta boikot kanpainak bultzatzeko deia egin dute ere bai, "desinbertsioak behartzeko".
Flotillan parte hartzen ari ziren bi ekintzaile nafarrei dagokienez, Sorianok esan du oraingoz ez dutela euren egoerari buruzko informazio gehiagorik, eta Flotilla Global Sumudek "aurrera" jarraitzen duela gaineratu du.
Elkarretaratze jendetsua izan da, eta Sorianok "gizarte konprometitu, sentsibilizatu eta Palestinarekiko solidarioa" dela esan du.
Palestinari elkartasna adierazteko elkarte horretako bozeramaileak salatu duenez, "ontziak atzemateaz gain, gertakariak nazioarteko uretan jazo ziren, kostaldetik 600 kilometro baino gehiagora", eta hori, bere ustez, "nazioarteko zuzenbidearen urraketa bikoitza da".
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.