1.500 emakumek erasoak jasan dituzte Euskadin martxora arte, % 69,4k bikotekideek edo bikotekide ohiek eragindakoak
Delitu motaren arabera sailkatuta, ugaritu egin da familia barruko indarkeria —ez ditu bikotekideak edo bikotekide ohiak kontuan hartzen—. Guztira, 298 biktima izan dira martxora arte, hau da, aurreko urtean baino % 11,6 gehiago, Emakumearen Euskal Erakundeak (Emakunde) bildutako datuen arabera.
Urteko lehen hiru hilabeteetan, 1.484 emakumek salatu zituzten erasoak Euskadin; gehienak, bikotekideek, bikotekide ohiek edo familiako kideren batek eragindakoak. Horrek esan nahi du 2025ko lehen hiruhilekoan baino % 3 eraso gehiago izan direla aurten.
Hamar emakumetik zazpik, % 69,4k hain zuzen ere, bikotekideen edo bikotekide ohien erasoak salatu dituzte.
Delitu motaren arabera sailkatuta, ugaritu egin da familia barruko indarkeria —ez ditu bikotekideak edo bikotekide ohiak kontuan hartzen—. Guztira, 298 biktima izan dira martxora arte, hau da, aurreko urtean baino % 11,6 gehiago, Emakumearen Euskal Erakundeak (Emakunde) bildutako datuen arabera.
Bikotekideek edo bikotekide ohiek eragindako indarkeria ere hazi egin da (+% 1). Orotara, urtarrila martxoa bitartean, 1030 eraso izan ziren —iazko epe berean, 1019 eraso—.
Azkenik, 156 emakume sexu askatasunaren aurkako delitu baten biktima izan ziren, 2025eko sasoi berean baino bat gehiago (+% 0,65).
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak Realaren, Alavesen eta Celtaren 20 zale "erradikal" inguru identifikatu ditu Donostian
Zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri diote gizon bati, lo zegoen 14 urteko adingabe bat bortxatzeagatik
ErNEk Tolosako bi udaltzaini egindako eraso bat salatu du, esku-hartze batean larri zauritu zituzten
Greba orokorra Iparraldean, bizitzaren garestitzearen aurka
Zupiria: "Ertzaintzak eta Donostiako Udaltzaingoak hartu dituzte hartu beharreko neurriak gaurko partiduari begira"
Behobia-Donostia lasterketak aldaketak eragingo ditu igandean trafikoan, aparkalekuetan eta garraio publikoan
Etxebizitza eta ekonomia dira EAEko herritarren kezka nagusiak, erabakigarriak iruditzen zaizkien hauteskunde orokorren atarian