Abisu horiak Euskal Herri osoan zaparrada trumoitsuengatik
Zaparradak espero dira, batez ere arratsaldetik aurrera, toki batzuetan haize bolada gogorrekin eta kazkabarrarekin.
Gasteiz. Argazkia: Sagrario Larrinaga
Euri jasa trumoitsuak izango dira igande honetan ere Euskal Herri osoan, baina atzo ez bezala, abisuak ez dira hortik harago joango.
Hala, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du 14:00etatik 21:00etara, metro koadroko 15 litro pilatuko baitira leku batzuetan. Nafarroan, Aemetek 14:00etatik asteleheneko 06:00etara ezarri du abisua erkidego osoan, eta Iparraldean, berriz, 09:00etatik asteleheneko 03:00etara ezarri dute.
Bestalde, AEMETek abisu naranja ezarri du Nafarroako erdialdean eta Ebroren ibarrean eguerdirako. 30 libro metro kuadroko pila litezke ordu betean. Erkidegoaren gainerako zonaldeetan abisu horia ezarri dute.
Atzoko bide beretik jarraituko du gaur eguraldiak. Zaparradak egin ditzake goizean, baina, oro har, txikiak izango dira eta han-hemenka egingo ditu; arratsaldean, aldiz, zaparrada handiagoak izango dira eta zenbait tokitan mardul bota dezake, txingorra egin dezake eta haize bolada oso gogorrak izan daitezke. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da Ebroko ibarrean egun osoan, eta ipar-osagaikoa izango da isurialde atlantikoan arratsaldean. Giroa zertxobait freskoagoa izango da ipar partean, eta atzoko balio berdintsuetan mugituko dira maximoak gainerakoan.
Astelehenean, zaparrada eta ekaitzekin jarraituko dugu. Zerua nahiko estalita egongo da, eta euria ia denean egingo du; zenbait tokitan mardul bota dezake. Horrez gain, ipar-osagaiko haizea ibiliko da, eta nabarmen freskatuko du; maximoek nekez gaindituko dituzte 15 ºC-ak.
Asteartean ere, giro freskoa eta ezegonkorra nagusituko da. Zaparradak eta ekaitzak izango dira. Arratsaldean, zaparradak mardulagoak izango dira eta ekaitza lehertzeko probabilitatea handiagoa izango da. Egunaren bukaeran, atertzera egingo du, eta giroa lasaiagoa izango da gauean, batez ere barnealdean. Tenperatura minimoak zertxobait freskoagoak izango dira, eta maximoek antzera jarraituko dute. Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, zertxobait biziago kostaldean; ziertzoa indartu egingo da Ebroko ibarrean.
Asteazkenetik aurrera atertzea eta tenperaturak igotzea espero da.
Zure interesekoa izan daiteke
Astea freskotik hasiko da eta ekaitzak izan daitezke arratsaldean
Hodeiak ugarituz joango dira astelehenean, eta tenperaturak behera egingo du Euskal Herrian. Gainera, baliteke arratsaldean trumoi-zaparradak botatzea, batez ere ekialdean. Asteartean, eguraldi egonkorra eta beroa itzuliko dira.
Udako giroa protagonista igandean
Tenperaturek gorako bidea hartuko dute, eta 25 ºC-ren langa gaindituko dute kostaldean. Maximoak 30 graduren bueltan geratuko dira barnealdean, eta 35 ºC-tik gora lurraldearen hegoaldean. Hala, abisu horia ezarri dute Arabako Errioxan, Nafarroako erdialdean, Pirinioetan eta Erriberan.
Casedan jo dute goia termometroek, 42,1 graduraino iritsi baitira
40 ºC inguruko tenperaturak izan dira gaur toki askotan. Nafarroan eta Araban alerta laranja dago ezarrita, beroagatik.
Bero sapa izango dute berriro Nafarroan, eta alerta laranja aktibatuko dute erdialdean eta Pirinioetan
Tenperatura maximoak 40 ºC-ren bueltan ibiliko dira: Erriberan (abisu horia) 41 ºC inguru izan daitezke, eta 39 ºC Iruñean eta Lizarran. Hori dela eta, alerta laranja ezarri dute Nafarroako erdialdean eta Pirinioetan.
Alerta laranja Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean, eta abisu horia, Euskal Herriko gainerako tokietan, beroagatik
Bihar, alerta laranja mantenduko da Araban; Bizkaian eta Gipuzkoan, abisu horia egongo da indarrean. Nafarroan, berriz, abisua mailaz igo eta alerta laranja bihurtuko da, tenperaturek gora egingo baitute (39 ºC-ra hurbilduko dira).
Beroaldia indartsu itzuliko da Euskal Herrira
Tenperaturak nabarmen igoko dira astearen hasieran, eta 35-40 ºC-ra iritsiko dira asteartean eskualde askotan.
Abisu horia gauerdira arte, euri zaparrada handiengatik
19:30ak arteko datuan kontuan izanda, ordu bakar batean metro koadroko 27 litro bildu dituzte Guardian, 24 Berastegin, 18 Bidanian eta 14 Etxalarren.
Eguzki eklipsea ikusteko Nafarroako segurtasun-dispositiboaren gakoak
Nafarroako Foru Gobernuak kanpaina bat jarri du abian herritarrei zuzendutako aholkuekin: nork bere burua babestea, suteen prebentzioa eta mugikortasuna eklipsearen aurretik eta ondoren.
Azken bero-egunak gaur eta bihar, larunbatean aldaketa baitator
Ostegunean eta ostiralean bero egingo du, batez ere, Euskal Herriko hegoaldean. Abisu horia ezarri da gaurko tenperatura altuengatik Araban, Ebro ondoko eskualdean 13:00etatik 19:00etara, eta Nafarroa erdialdean, Pirinio inguruan eta Erriberan, 13:00etatik 21:00etara.
Abuztuaren 12ko eklipsea ikusteko homologatutako betaurrekoak erabili beharko dira, begietako osasuna zaintzeko
Eguzkiari zuzenean begiratzeak ondorio larriak izan ditzake, eta, hortaz, eklipse osoaz gozatzeko, betaurreko homologatuak erabili beharko dira. Hainbat puntutan daude salgai eta, hiru asteren faltan, gehienak orain saltzen ari dira.