Eguzki goria goizean eta trumoi-zaparrada arratsaldean, euriagatiko abisu hori eta guzti
Egunaren lehen zatian tenperatura maximoak 30 graduraino iritsiko dira, hego haizeak bultzatuta. Hala ere, arratsaldetik aurrera bero-hodeiak garatuko dira eta litekeena da, tokian-tokian, ekaitza lehertu eta zaparrada batzuk botatzea. Segurtasun Sailak euriagatiko abisu horia ezarriko du 18:00etan, zaparrada mardulengatik, ordubetean 15 litrotik gora pilatuko direla aurreikusi baita.
Gizon bat, ura edaten. Artxiboko argazkia: Europa Press
Uda sasoiko tenperaturak espero dira gaur Euskal Herrian eta tenperaturak 30 graduraino iritsiko dira. Euskalmeten iragarpenaren arabera, giro eguzkitsua nagusituko da egunaren erdiko orduetan, eta, hegoaren ondorioz, aurreko egunetan baino bero handiagoa egingo du.
Tenperatura maximoak 30 graduren bueltan kokatuko dira.
Hala ere, arratsaldean bero-hodeiak zabalduko dira eta litekeena da trumoi-ekaitza lehertu eta zaparrada batzuk botatzea.
Hortaz, Segurtasun Sailak abisu horia ezarriko du 18:00etatik aurrera zaparrada mardulengatik. Ekaitza leher liteke han-hemenka, eta litekeena da txingorra ere egitea (2-4 cm). Gainera, haize bolada gogorrak edo oso gogorrak ibiliko dira, 60 eta 100 kilometro orduko abiadan ere.
Asteazkenean tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira, bereziki ipar partean. Egunaren hasieran zeruan hodei gutxi egongo badira, nahiz eta lanbro eta lainogune batzuk sor daitezkeen. Goizetik aurrera haizeak mendebaldera egingo du eta arratsaldean iparraldetik joko du. Ipar partean behe-hodeiak ugaritu egingo dira, eta baliteke iluntze partean zerua hodeitsu geratzea. Hegoaldean, berriz, ostarteak eta hodeiak tartekatuko dira, baina giro eguzkitsua nagusituko da, oro har.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Euri kontuak oraindik, baina arratsaldean eta asteburuan atertzera egingo du
Gaur zaparrada gogorrak bota ditzake isurialde atlantikoan, bereziki Bizkaian, Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian, eta abisu horia ezarriko dute. Larunbatean eta igandean, baliteke zaparrada trumoitsuak izatea.
Iritsi da euria Euskal Herrira
Mendebaldean eta kostaldean hasi dira lehen zaparradak goizean eta orduek aurrera egin ahala, Euskal Herri osora zabalduko da euria, tarteka trumoi-ekaitzek eta txingorrak lagunduta. Abisu horipean izango dira EAE, Ipar Euskal Herria eta Erribera.
Beroaren ostean, tenperaturak behera nabarmen asteburu osoan zehar
Ebro ibaiaren ardatza abisu horipean dago tenperatura altuengatik, eta ostegunean, berriz, eguraldi-aldaketa etorriko da: euria izango dugu protagonista eta tenperaturak behera egingo du.
Hodeiak eta euri pixka bat, aldaketaren aurretik
Asteazken lainotsuago baten ostean, euria eta tenperaturen jaitsiera izango dira protagonista ostegunetik aurrera.
Euria dator aste honen bigarren erdirako
"Eguraldia" tarteko aurkezle Xabier Casadok azaldu digunez, modeloek euria eta tenperatura jaitsiera iragartzen dituzte abuztuaren 20tik aurrera. Uda bero eta lehor honen ondoren, askok gustura hartuko duten albistea da hori. Hala ere, oraindik ezin da zehaztu non egingo duen euria eta zenbat botako duen.
Hodeiak kostaldean eta eguzkia barnealdean, astea hasteko
Asteartea eta asteazkena eguzkitsuak izango dira lurralde osoan, ostegunean tenperaturek behera egingo dute eta ostiralerako euria espero da.
Abisuak Hego Euskal Herrian larunbat honetan euriteak eta ekaitzak direla eta
Araban 17:00etatik gauerdira izango da abisu horia, eta Gipuzkoan, berriz, igandeko 00:00etatik 09:00etara. Nafarroan, alerta laranja izango da Erriberan eta abisu horia erdialdean, arratsaldean.
Abisu horia Euskadin eta Nafarroan, beroa eta ekaitzak direla eta
Euskadin, abisu horia izango da indarrean eguerditik aurrera tenperatura oso altuengatik; Nafarroan, berriz, beroagatik, euriagatik eta ekaitzengatik. Ipar Euskal Herrian, Meteo-Francek ekaitz elektrikoak izateko arriskuaz ohartarazi du.
Abisu horia ezarri dute ostegunera arte tenperatura altu eta oso altuengatik
Hurrengo hiru egunetan, maximoak 37º-koak izango dira Arabako hegoaldean, 35º-koak Kantauri barnealdean eta 31º-koak kostaldean.
Zer eguraldi izango dugu gaur?
Oro har, zeru oskarbiak espero ditugu gaurko; kostaldean behe-hodei batzuk espero dira, baina litekeena da eklipsearen ondoren sortzea, gauean zehar.