Eguraldia

Gorde
Kendu nire zerrendatik

90 litro ur pilatu dira Bizkaian eta Gipuzkoan 24 orduan, euriteen ondorioz

Bizkaian, Cuetoko estazioak 87 litro pilatu ditu, eta Berriatuakoak 86; Gipuzkoan, berriz, Eskasek 86 eta Araxesek 85, hurrenez hurren.

BILBAO, 25/11/2026.- Una mujer camina bajo la lluvia en Bilbao este miércoles, jornada en que el Departamento vasco de Seguridad ha activado sendos avisos amarillos por olas, viento y precipitaciones persistentes, una adversa meteorología que se concentra principalmente en la vertiente cantábrica de Euskadi. EFE/ Miguel Toña

Atzoko euriteen ondorioz, metro koadroko 90 litro ur pilatu dira 24 orduan Bizkaian eta Gipuzkoan; Cueton 87 litro eta Eskasen 86 litro.

Abisu laranja zegoen indarrean isurialde atlantikoan euriagatik, gaurko 09:00ak arte. Denbora tarte horretan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, zenbait puntutan 80 litru ur baino gehiago pilatu dira metro koadroko.

Hartara, iragarpenak bete eta gainditu egin dira, Euskalmeten zenbait estazio meteorologikotan 90 litro inguruko balioa kneurtu baitituzte. Bizkaian, Cuetoko estazioak 87 litro pilatu ditu, eta Berriatuakoak 86; Gipuzkoan, berriz, Eskasek 86 eta Araxesek 85, hurrenez hurren.

Bizkaiko beste toki batzuetan ere euri asko egin zuen atzo, Mallabian (81 litro) adibidez. Balmasedan 67 litro pilatu ziren metro koadroko eta Almiken (Bermeo) 66. Gipuzkoan, balio altuena altuenak Añarben (79 litro), Aizarnazabalen (74 litro), Bidanian (73 litro), Alegian (72 litro) eta Ameraunen (69 litro) neurtu zituzten.

Asteazkeneko egun euritsuaren ostean, gaur zaparradak tarteka botako ditu, baina orduak igaro ahala ostarteak zabalduko dira. Horrela, goizean zehar atertuko egingo du; hegoaldean eta ipar partean, ordea, arratsaldearen amaieran atertuko du.

Nolanahi ere, baliteke Gipuzkoako ekialdean euria egiten jarraitzea ostiral goizaldera arte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X