Aurreikuspena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fronte berri batek euria utziko digu larunbatean

Aldatu egingo da eguraldia larunbatean eta euria egingo du. Egunaren amaieran zaparrada trumoitsu batzuk bota ditzake.

CÓRDOBA, 20/06/2026.- Una persona se protege con un paraguas ante las altas temperaturas de este sábado en Córdoba. Siete Comunidades -Andalucía, Aragón, Baleares, Cantabria, Castilla y León, Cataluña y País Vasco- están hoy en aviso naranja (peligro importante) por temperaturas de hasta 40 grados, lluvias y tormentas y otras siete en amarillo (riesgo para ciertas actividades). EFE/ Salas

Euria. Argazkia: EFE

Eguraldi egonkorrarekin hasiko dugu asteburua. Ostiraleko lehen orduetan zerua tarteka hodeitsu egongo da eta ateri eutsiko dio orokorrean, nahiz eta han-hemenka euri txikia egin dezaken. Haizea bizi ibiliko da tarteka, batez ere hegoaldean. Tenperaturan ez dugu aldaketa handirik izango.

Larunbatean eguraldia aldatu egingo da eta giro narrasa izango da nagusi. Giroa goibela izango da eta euria egingo du, sarriago eta ugariago barnealdean. Egunaren amaieran zaparrada trumoitsuren bat bota dezake. Hego-haize bizia ibiliko da eta tenperatura maximoak bizpahiru gradu baxuagoak izango dira. Tenperatura minimoetan ez da aldaketarik izango.  

Igandean, mendebaldeko haizea ibiliko da, eta hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira egunaren zati handi batean. Goizaldean, ordea, fronte hotz bat pasako da eta zaparradak utziko ditu, eta zenbait tokitan trumoi-ekaitzak ere jo dezake. Mendebaldeko haizea ibiliko da, eta indartsu joko du kostaldean eta goizaldean boladak oso gogorrak izan daitezke. Tenperatura maximoak aurreko eguneko maila berdintsuan geldituko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X