EGURALDIAREN IRAGARPENA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egun lasaia dugu gaur, asteazkenean neguko giroan bete-betean murgildu aurretik

Euririk gabe hasiko dugu eguna, eta epela, hego-haizeari esker. Arratsalde-gau partean haizeak mendebaldera edo hego-mendebaldera egingo du, eta euria espero da. Asteazkenean euri kontuekin jarraituko dugu.

 EGILEA JABIER SARRIUGARTE
Aterki baten azpian paseatzen ari diren bi pertsonen irudia. Argazkia: Jabi Sarriugarte

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez, gaur egun hodeitsua izango da, baina ez du euririk egingo, eta maximoak 16º-ren bueltan kokatuko dira. Bihar, ordea, aldaketa dator: hotza eta euriteak izango ditugu bidelagun.

Hala, gaur asteartea, egun hodeitsua izango dugu, baina egunaren lehen partean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko dira, eta ez dute prezipitaziorik utziko. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira eta hodei trinkoagoak iritsiko dira, eta euria egingo du, batez ere gauean. Haizeak hegoaldetik joko du hasieran, baina arratsaldean mendebaldera edo hego-mendebaldera egingo du, eta areagotu egingo da, batez ere kostaldean. Gauean, elur-kota 1.500 metrotik behera jaits daiteke. Tenperatura maximoak zertxobait jaitsiko dira.

Bihar asteazkenean neguko giroa izango dugu, eta zaparrada orokorrak botako ditu, sarriago eta gogorragoak Kantauri isurialdean. Gainera, ekaitzak ere jo dezake. Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizea indartu egingo da, batez ere kostaldean. Tenperaturak behera egingo du eta maximoak 10 ºC-tik behera ere gera daitezke barnealdeko ibarretan. Elur-kota 1.500 metrotik behera kokatuko da.

Ostegunetik aurrera tenperaturak apur bat gora egingo du, baina euria eta giro hodeitsua izaten jarraituko dugu. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X