A29-RAKO IRAGARPENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euria izango da protagonista hauteskunde egunean, arratsaldean tartekatuago egingo badu ere

Goizean fronte bat sartuko da Bizkaitik, eta hoztu eta euritara joko du. Batez ere Kantauri isurialdean bustiko du, Gasteiztik eta Iruñetik behera, apenas. Arratsaldean, aterguneak zaparradekin tartekatuko dira. Fresko egingo du, eta maximoek ez dute 15 ºC-ko langa pasatuko.
FOTODELDÍA BILBAO, 25/11/2026.- Un hombre camina bajo la lluvia en Bilbao este miércoles, jornada en que el Departamento vasco de Seguridad ha activado sendos avisos amarillos por olas, viento y precipitaciones persistentes, una adversa meteorología que se concentra principalmente en la vertiente cantábrica de Euskadi. EFE/ Miguel Toña

Gizon bat euripean, hauteskunde propagandaren ondotik dabilela. EFE

Euria, haizea eta 11-14 ºC-ko maximoak. Horratx A29ko hauteskunde egunerako eguraldi iragarpena, EITBko meteorologia zerbitzuaren eta Euskalmeten arabera. Dena dela, arratsalderako hobera egingo du aroak, eta zaparradak tartekatuagoak izango dira; lurraldearen hegoaldean ez du ia bustiko. 

Iragarpenaren arabera, goizean bertan sartuko da frontea, eta giroa lardaskatuko du mendebaldetik hasita eta ekialderantz barreiatuta. Hala, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroa eta Araba iparraldean nahiko botako du. Gasteiztik eta Iruñetik behera zaparrada bakanak izango dira, baina lainotuta egongo da. Orduek aurrera egin ahala, zaparradak tartekatuagoak izango dira. 

Euriaz gain, haizeak ere gogor jo dezake eguerdian, hegotik ipar-mendebaldera egiten duen unean. 

Tenperaturari dagokionez, hotz egingo du goizean (4-6 ºC-ko minimoak, barnealdean eta 10-11 ºC-ko bueltakoak, kostaldean), eta egunean zehar ez du asko epelduko. Hala, tenperatura maximoak 11-13 gradu ingurukoak izango dira barnealdean (Gasteiz eta Iruñea) eta 14 ºC-koak kostaldean (Bilbo eta Donostia hiriburuak barne). 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X