Aste lehorra eta laino iraunkorrak barnealdeko zenbait tokitan
Astearen hasieran ez du euririk egingo, eta tenperaturak egonkor mantenduko dira.
Larrabetzu, lainotuta. Argazkia: Sabino de Bilbao.
Igande honetan euria ekarri duen frontea igaro ondoren, datorren astea lehorra izango da oro har.
Astelehenean, laino ugari agertuko dira goizean goiz, bereziki barnealdeko zenbait tokitan, eta iraunkorrak izango dira. Gainerako lekuetan, zerua oskarbi egongo da nagusiki. Tenperaturak hotzak izango dira goizeko lehen orduetan, eta izotza ere egingo du Arabako zenbait tokitan; bertan, termometroek ez dituzte 10 graduak gaindituko. Gainerako lekuetan, maximoak 15 gradura irits daitezke.
Asteartean, behe-lainoak agertuko dira berriro, baina ez dira bezperakoak bezain iraunkorrak izango. Bestalde, zerua bezperan baino hodeitsuago egongo da, baina ez da prezipitaziorik espero.
Asteazkenean, laino iraunkorrak izango dira berriro, batez ere Ebro ibarrean. Egunaren amaieran, ordea, haizea ipar-mendebaldera aldatuko da, eta hodeiak ekarriko ditu.
Ostegunera begira, fronte bat iritsiko dela dirudi, baina ez da oso indartsua izango, eta horren eragina ez da luzaroan nabarituko.
Zure interesekoa izan daiteke
Euria izango da protagonista hauteskunde egunean, arratsaldean tartekatuago egingo badu ere
Eguraldi egonkorra izango dugu asteburuari ekiteko
90 litro ur pilatu dira Bizkaian eta Gipuzkoan 24 orduan, euriteen ondorioz
Euriteen ondotik, giro lasaiari eutsiko diogu datozen egunetan, temperatura maximo altuagoekin
Asteazken eta ostegun euritsuak, neguko tenperatura hotzekin
Larra-Belagua ingurua erabat elurtuta esnatu da